VOLVER
KALIFIKAZIO-LIBURUAREN-APLIKAZIO-PRAKTIKOAK-Kalifikazio-liburuko datuak kontsultatu
Kalifikazio-liburuko datuak kontsultatu
Kalifikazio-historia eta baliogabetutako notak
“Kalifikazio-historia” (1) atalak kalifikazio baten sekuentzia kronologikoa berrikusteko aukera eskaintzen du.
Ondorengo irudian, aztertu nahi den kalifikazioaren historia hautatzeko formularioa ikus daiteke: “Aukeratu erabiltzailea” (1.1), “Kalifikazio-elementua” (1.2) eta “Kalifikatzailea” (1.3) ikasgelan irakasle bat baino gehiago dauden kasuetarako.
![](https://ehu.eus/documents/1852718/43495400/Kalifikazio-historia.jpg/2e376e9e-b4a0-f1c7-4ebe-7323ffc13199?t=1678714164243)
Ondoren “Bidali” (2) botoia sakatu.
Hurrengo irudian, "Ikasle 2"ren "2. partziala"ri (1) dagokion kalifikazio kontsulta ikus daiteke. (1).
![](https://ehu.eus/documents/1852718/43495400/Kalifikazio-kontsulta.jpg/2981c5f8-2b76-008b-b79d-b664c0e55aba?t=1678714265132)
Baliogabetutako notak
Hurrengo irudian, “Kalifikatzaile-txostena"ren taula ageri da, edizioa aktibatuta duela (1). “1. Partziala” eta “2. Partziala” (2) kalifikazio elementuetan eta “1. Galdetegia” (3) eskuz aldaketak egin dira. Ikus daitekeenez, kalifikazio-elementuei dagozkien kalifikazioak (2.1) ez daude inongo markekin gordeta (2.1) baina jardueraren kasuan, “1. Galdetegia” (3) itzal marroi batekin agertzen da (3.1). Kalifikazio-elementuak taulako zutabeak dira eta ez dute inongo jarduerekin loturarik ondorioz, ez dute kalifikazio-iturririk, baina jardueren kasuan, kalifikazioak ikastarotik etortzea espero da.
![](https://ehu.eus/documents/1852718/43495400/Baliogabetutako-notak.jpg/d6ad802c-d714-e4af-9986-a8dd3325ff4b?t=1678714467849)
“Zeregina” edo “Galdetegia” bezalako jardueretan itzal marroi batekin markatuta azaltzen diren kalifikazioak blokeatuta gelditzen dira “ohiko bideetatik” aldatzeko; hau da, “zeregin” batean kalifikazio formularioa erabiliz edo auto-ebaluazioa “galdetegien” kasuan.
Blokeo hau kentzeko “edizioa aktibatu” (1) “Kalifikatzaile-txosten”eko taulan eta “Editatu kalifikazioa” (1.1) sakatu. Zabaltzen den formularioan (2) “Amaierako kalifikazioa” (2.1) eremuko edukia ezabatu eta desmarkatu “Baliogabetuak” laukitxoa (2.2).
![](https://ehu.eus/documents/1852718/43495400/Kalifikazioak-desblokeatu.jpg/5011f725-f4ee-c055-cf08-5bfd722b6058?t=1678714655337)