VOLVER

KALIFIKAZIO-LIBURUAREN-APLIKAZIO-PRAKTIKOAK-Azken ezarpenak eta kudeaketa

Azken ezarpenak eta kudeaketa

Atal honetan, “Kalifikazioen Liburuaren” konfigurazioak ikasleen ikuspegian nola islatzen diren aztertuko da. Adibidez, jarduera baten kalifikazioa ezkutatzen bada, dagokion kategoriaren guztizkoa ez da irakasleen ikuspegian aldatuko, baina bai ikasleenean.Ezberdintasun horiek kontrolatu ahal izateko, Erabiltzailearen menuan ikuspegiak txandaka daitezke eta nahi diren kalifikazio lehentasunak Ikastaroaren ezarpenetan zehatz daitezke.

Atal hau amaitzeko, bi adibide: 1) nola saihestu "Ebaluazio jarraitua" kategoriaren guztizkoak ikasturtean zehar emaitza okerra erakustea, entregatzeko eta kalifikatzeko epea oraindik lortu ez duten jarduerak direla-eta, eta 2) nola bi jarduera ibilbide paralelo gisa ezarri, taldekoa izateagatik sarrera mugatuarekin, eta ikasleen ikuspegian jardueren pisu erlatibo zuzenak erakusten jarraitu.

Ikasleen ikuspegia konfiguratu

“Erabiltzaile txostena”k ikastaroko partaide baten kalifikazioak ikusteko aukera ematen du. Gainera, ikasleen eta irakasleen ikuspegiak txandakatu daitezke, non ezkutuko kalifikazioak ikus daitezkeen. "Erabiltzailearen" orrialdeko taula honetan erakutsitako zutabeak "Ikastaroaren kalifikazioaren ezarpenak" atalean pertsonaliza daitezke.

Kalifikazio-liburuko menu zabalgarrian "Erabiltzaile-txostena" (1) elementua hautatzen da. Atal honetan ikasle jakin baten kalifikazioak aukeratzeko “Aukeratu erabiltzaile bat edo guztiak” menua erabil daiteke . Gainera, “Ikusi txostena honela” funtzionalitateak ikasleak ikusten duten informazioa eta irakasleek ikusten dutenaren artean txandakatzeko aukera eskaintzen du.

Irudian, ikastaroko noten taularen goiko aldea ikus daiteke (4). Adibide honetan 2. partziala “kalifikazio elementua” ezkutatu egin da (4.1), Irakasleen ikuspegian grisez agertzen da (Ni neu), eta ez da agertzen ikasleen ikuspegia (Erabiltzailea) kontsultatzerakoan.

"Ikastaroaren kalifikazioen ezarpenak" orrialdeko "Erabiltzaile-txostena" atalean, Erabiltzailearen ikuspegian erakutsi nahi diren zutabeak (2) aukera daitezke. Konfigurazio honek ikasleen ikuspegia ere aldatzen du. Adibide honetan, "Erakutsi sailkapena" (1.1), "Erakutsi ehunekoa" (1.2) eta "Erakutsi ikastaroaren denerako ekarpena" (1.3) elementuak ezkutatu dira. Gainera, "Erakutsi ponderazioak" (1.4) zutabea erakusten da taulan “Kalkulatutako pisua” goiburuarekin agertzen dena.

Jarduerak ikastaroan edo Kalifikazio-liburuan ezkutatu

Eskuliburuko atal honetan ikastaroan jarduerak ezkutatzeak edo “Kalfikazio-liburuan” jarduera horien edo kategorien guztizkoen kalifikazioak ezkutatzeak ikasleen ikuspegian duen eragina eta goragoko kategorietako edo ikastaroko guztizkoen kalkuluetan duen eragiten azaltzen dira.

Garrantzitsua da jarduerak ikastaroaren orri nagusian ezkutadaitezkeela edo kalifikazio-liburuan ezarpenetan horrela adieraziz ezkuta daitezkeela bereiztea. Jarduera bat ebaluatzen ari denean eta bidalketa guztien kalifikazioa amaitu arte notarik argitaratu nahi ez denean, jarduera “Kalifikazio-liburu”tik ezkutatzea gomendatzen da.

OHARRA: Garrantzitsua da ohartaraztea, ezkutuko kalifikazioak dauden kategorietan guztizko horiek duten portaera, "Ikastaroaren kalifikazioen ezarpenak" (1) orrialdeko konfigurazio baten araberakoa dela. “Ezkutatu guztirakoak ezkutuko elementuak baldin badituzte” (2) aukeraren berezko balioa “Erakutsi guztirakoak ezkutuko elementuak baztertuta” da. Adibide honetan aukera hau aldatu egin da eta “Ezkutatu” (2.1) jarri da haren ordez.

Hurrengo irudian Erabiltzailea-txostena (1) atala agertzen da, “Ikasle 1” ikaslearekin (1.1) eta txostenaren ikuspegia “Erabiltzailea” (1.2) bera bezala. Beheko aldean, kalifikazioen taula (2) agertzen da, non “2.partziala” kalifikazio-elementu ezkutua (partziala) agertzen ez den. Gainera, "Azterketa" kategoriaren guztizkoa ere ezkutuan dago.

Bi estrategia ikasleei informazioa erakusteko

Kategorien edo ikastaroen guztizko emaitzak nahasgarriak izan daitezke kalifikazioak falta direnean edo jarduera batzuk erakusten ez direnean. Kategoria batean edo ikastaroan kalifikazio hutsak baztertzeko aukerari eusten bazaio (ikus 1.4.4 atala), emaitzak kalifikatutako jardueren batez bestekoa erakutsiko du, baina ez ditu zigortuko bidalketarik izan ez duten jarduerak. Aldiz, «Kalifikazio hutsak baztertu» laukitxoa desmarkatzen bada, guztizko emaitzak ere nahasgarriak izan daitezke, bidaltzeko epea bete ez duten jarduerak kontutan izango baitira batez bestekoa kalkulatzean – eta ez dira bidali eta ez dira kalifikatu ere egin. Arazo hori saihesteko, bi aukera erabil daitezke:

  • Bidalketa epea zabalik ez duten jarduera guztiak ezkutatu. “Etorkizunean” izango diren jarduerak ezkutuan mantentzen badira eta, gainera, «kalifikazio hutsak baztertu» laukitxoa desmarkatzen bada, kategoriaren emaitzak bidalketak dituzten eta kalifikatu diren jardueren batez bestekoa erakutsiko du, eta egin ez diren bidalketak zigortuko ditu. Hala ere, pisu erlatiboak berdinak ez badira, emaitza desitxuratuta egongo da.

  • Jarduera guztiak kalifikatu arte kategorien guztizkoak ezkutatzea. Aukera honek okerrak izan daitezkeen emaitzak erakustea saihesten du. Gainera, jardueren pisuak eta tarteak erakusten badira, ikasleek beraien kalifikazioa kalkula dezakete.

Zeregin berdinarentzat bi bidalketa ezberdin antolatu

Bi talde sortu dira eta zeregin bat talde bakoitzari mugatu eta beste taldeari ikusezin izatea ezarri da (1; 2). Irudian, 3. zeregina (Taldea A) (1.1) jardueraren eskuragarritasun murrizketaikus daiteke.

Eskuragarritasun murrizketak ezarri diren arren (ikus 1 eta 2 aurreko irudian), zereginen banaketa horrek ikasleen bistako pisu erlatiboak desitxuratzen ditu. Hurrengo irudian, Ikasle1en (1) ikuspegia ikus daiteke eta ikasle horren kalifikazioen taula, eskuinaldean (1.1).

Irudiaren ezkerraldean Irakasle1en (2) “Kalifikazio-liburuaren ezarpenak” ikuspegia ikus daiteke. Jardueren pisu erlatiboak, “3. zeregina (B taldea)” izan ezik, Ikasle 1eri ez dagokiolako, guztira 10 dira (2.1). Ikasleen ikuspegiak kontuan hartzen ditu bidali gabeko jarduerak, «Kalifikazio hutsak baztertu» laukia markatuta ez dagoelako (2.2). Hala ere, jarduera horien pisu erlatiboak Ikasle 1en ikuspegian % 80 (3) dira, eta ez % 100.

Arazo hori ekiditeko, 2,5 pisu erlatiboa (1) duen azpi-kategoria bat sortzen da “Ebaluazio jarraiaren” baitan eta “Kalifikazio altuena” (1.1) agregazio metodo gisa. 3. Zeregina (Talde A) eta 3. Zeregina (Talde B) jarduerak kategoria honen barruan antolatuko dira.

Hurrengo irudiak Ikasle1 (1) eta Irakasle1en (2) ikuspegiak alderatzen ditu berriro, azpi-kategoria batean talde-lanak berrantolatu ondoren. Orain ikus daitekeen moduan, irakasle ikuspegian(2.1) A Taldearen jardueren pisu erlatiboen batura ikasleen ikuspegian agertzen denarekin bat dator (3).