Kudeaketa tratamenduak

TG0003 - Bekak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamenduaren helburua da Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Ministerioak deitutako beketarako Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek egiten dituzten eskariak administrazio arloan kudeatzea beken onuradunak aukeratzeko.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuen tratamendua beharrezkoa da Universidad del Pa ís Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate ak dituen lege eginbeharrak betetzeko, hain zuzen ere, Estatuak ikasketetarako ematen dituen beka eta laguntzen sisteman eta Euskal Autonomia Erkidegoak arlo horretan garatzen dituenetan, kontuan hartuta: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, 45. artikulua; otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena, 8. eta 38. artikulua. Horregatik guztiagatik, laguntzetarako eskaria egin duzunez, datuon titular izanik behartuta dago datu horiek ematera.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Helburu horretarako, eta soilik helburu horretarako, erabiliko diren datuak banketxe eta erakunde lankideei laga ahal izango dizkiegu emandako laguntzak eta bekak bideratze aldera, bai eta legez agindutako beste batzuei ere. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Ezgaitasuna
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Egoera zibila
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Bizilekua
    • Jabetzak, ondasunak
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Sarrerak, errentak
    • Inbertsioak, ondare-ondasunak
    • Bankuko datuak
    • Erretiro- eta pentsio-planak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • Ikasketen historiala

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu