Royal Society of Chemistry (RSC)-rekin argitaratzea

RSC aldizkarietan argitaratzeko prozedura

1. Start: article details

Behin idazkia onartuta, egileak “Article Licensing” webgunean sartu beharko du RSCk adierazitako estekaren bitartez. Lehenik eta behin, egiaztatu artikuluaren xehetasunak: helbide elektronikoa, afiliazio datuak eta egilearen izen-abizenak. Ondoren, sakatu “Start now”.

2. Choose a publication route

Sistemak UPV/EHUko kide gisa identifikatzen du egilea, erakundea “Read & Publish” akordio bati atxikita baitago. Hori eginda, argitaratzeko modua hautatu behar da: estandarra (artikulua harpidedunentzat soilik egongo da ikusgai) edo “Open Access”. Kasu bietan, adierazita dago ez dela inolako ordainketarik egin behar.

3. Sign your licence

“Gold open access” aukera hautatu ondoren, Creative Commons lizentzia bat aukeratu behar da: CC BY edo CC BY-NC.

4. Review your details

Egileak berrikusi egin behar ditu prozeduraren xehetasunak: argitaratzeko modua (Open Access) eta Creative Commons lizentzia. Ordainketa pasabidean konfirmatu beharko da karguak erakundearen kontura izango direla (UPV/EHU). “Confirm and finish” sakatuta, prozesua bukatutzat emango da.