American Chemical Society-rekin (ACS) argitaratzea

ACS aldizkarietan argitaratzeko prozedura

Urrats hauetan deskribatuta dago “Read and Publish" akordio baten babesean artikulu bat sarbide irekian argitara dadin eskatzeko prozedura.

1. urratsa.

Artikulua onartu denean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, Journal Publishing Agreement (JPA) delakoa betetzeko. Hautatu “Yes, I wish to publish open access as per the agreement"; eta osatu JPA sinatzeko prozedura. Argitalpen akordioa sinatu ondoren, egin klik “Order Open Access” estekan.

2. urratsa (Funding options).

Estekak hona eramango zaitu: Copyright Clearance Center RightsLink®. “Funding options” atalean, hautatu “Seek Funding from Universidad del País Vasco”; eta sakatu “Next” botoia.

3. urratsa (Charges Estimate).

Karguen estimazioari dagokion orrian, berrikusi xehetasun guztiak; txertatu akordioari esleitu zaion Creative Commons lizentzia; eta egiaztatu ordaindu beharreko zenbatekoa 0 € dela.

4. urratsa.

Copyright Clearance Center erakundearen arabera, RightsLink® zerbitzuan erregistratutako kontua behar da. Konturik ez baduzu, hemen sor dezakezu kontua; eta, kontua baduzu, bertan has dezakezu saioa. Kontuan izan ez garela ACS kontuaz ari.

5. urratsa (Order Review).

Berrikusi egindako eskabidea. Fakturazio helbideak bat egingo du akordioan parte hartzen duen erakunde administratiboaren (UPV/EHU) helbidearekin. Egiaztatu onartu egin dituzula ACSren baldintzak eta, eskabidea amaitzeko, klikatu “Submit for Approval”. Eskabidea onartu ondoren, Copyright Clearance Center erakundearen konfirmazioa jasoko duzu.