Wiley-rekin argitaratzea

Wiley aldizkarietan argitaratzeko prozedura

Egileen lan-fluxua urrezko sarbide irekiko aldizkarietan (sarbide irekia dutenak soilik)

Oharra: artikulua onartuko den ala ez jakin aurretik abiatzen da APCak salbuesteko prozedura.

Artikulua aldizkarira bidali ondoren, egileek honako urrats hauek bete behar dituzte Wileyrekin argitaratzeko akordioari atxiki ahal izateko. Kontsultatu hauta daitezkeen aldizkariak.

Payment Options

Hautatu 1. aukera: “The coresponding Author's institution has an existing agreement with Wiley...".

Ondoren, erakundea hautatu behar da “Account code finder Tool” atalean; erakundeari dagokion kodea kopiatu behar da, eta “Please enter institution code here” laukitxoan pegatu.

Egilearen jakinarazpena.
Egilearen erakundeak eskabidea egiaztatu duenean, egileari mezu bidez jakinaraziko zaio, artikulua onartua suertatuz gero, ez duela APCrik ordaindu beharko.

Author services
Artikulua onartu ondoren, sarbide irekiaren lizentzia sinatzea besterik ez da faltako (Creative Commons). Ez dago APCen ordainketari buruzko aipamen gehiagorik, dagoeneko onartu baita Wileyn sarbide irekiko kontua erabiltzeko aukera.

Oharra: Hindawi aldizkarien kasuan, egileak hasieran onartu beharko ditu APCak. Erakundeak (UPV/EHU) eskabidea egiaztatu eta onartu ondoren, zenbatekoa ezabatu egingo da eskabidetik.

Egileen lan-fluxua aldizkari hibridoetan

Oharra: artikulua onartu ondoren abiatzen da APCak salbuesteko prozedura.

Artikulua onartu ondoren, egileak “Wiley Author services” gunean sartu eta prozedura abiatu behar du, “Manage my article” sakatuz. Orduan, mezu bat agertuko zaio adieraziz artikulua aproposa dela inolako kosturik gabe sarbide irekian argitaratzeko. Jarraian, “Select Open Access” aukera sakatu behar da.

Confirm author roles
Egilearen edo egileen nortasuna egiaztatu behar da, prozeduraren arduraduna nor izango den adierazita. Izenen parean OA ikurra agertuko da, zeinak adierazten baitu egilea akordioan parte hartzen duen erakunde bateko kide izan daitekeela.

Funders & Grant Details
Babesleen edo diruz laguntzen duten erakundeen datuak adierazi behar dira hemen.

Affiliations
Egile arduradunaren afiliazioa baieztatu edo editatu behar da. Aukera lehenetsi gisa, artikulua bidali den unean adierazitako afiliazioa jasoko du Wileyk. “Verified” mezua agertuko da Ringgold datu baseak aitortutako erakundeen kasuan. Baliteke, halaber, Wileyk “Author services” prozeduraren hasieratik aitortzea egilea erakunde batean afiliatuta dagoela. Hainbat afiliazio adieraz daitezke, eta APCen kostua zeinek ordainduko duen aukeratu. Akordioari atxikitako erakundeak “Open Access” laukitxo purpura batez identifikatuta daude.

Copyright Ownership
Oro har, egileak beraiek dira egile eskubideen jabeak.

Open access options
Artikulua sarbide irekian argitaratzeko konfirmazioa.

License Agreement Types
Creative Commons lizentzia zehaztu behar da (CC BY / CC BY-NC / CC BY-NC-ND).

License submission
Prozesua bukatutzat emateko, artikulua OA formatuan argitaratzeko Creative Commons lizentzia sinatu behar du egileak. Ondoren, egileak konfirmazioa jasoko du, eta erakundeak (gure kasuan, EHUBiblioteka) eskabidea egiaztatu beharko du, onartu dadin.

Informazio osagarria