EuskalHiria kongresua 2016
Noiz eta non
Noiztik: 2016/11/21 Noiz arte: 2016/11/22, 10:00 - 19:00
Zikloa
<strong>LAGen Berrikuspenaren Aurrerapena: Lurralde Eredu berria. Lurraldea 2040.</strong>
Deskribapena
1997an behin betiko onartu ziren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuaren baitan, Euskal Hiria 2015 Kongresuaren ostean, erakundeek eta gizarteak Berrikuspenaren Oinarrizko Dokumentuan parte hartzeko epea zabaldu da; horren ondorioz, eztabaida aberasgarria piztu ez ezik, Kongresu honetan aurkezten den Gidalerroen Aurrerapenaren idazketa ere sortu da. Dokumentu hori Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakoarekin bat bideratu nahi da.
Aurrerapen honek maila horretako lurralde-antolamenduaren dokumentu bati eskatu ahal zaizkion lurraldearen arloko hausnarketa eta erronkak jasotzen ditu, proposatutako lurralde-ereduaren osagaiak, hala nola: zeharkako gaiak (klima-aldaketaren erronka, genero ikuspegia, osasuna, euskara, irisgarritasun unibertsala eta lurralde interrelazioa ); paisaia, espazio gradatuei arreta berezia eskainita; azpiegitura berdea eta ekosistemen zerbitzuak, naturaguneak babesteko ohiko politikarekiko aurrerapen gisa; landa-ingurunea eta horren erronkak; hiri-habitata, finkatutako hirian eta trantsizioan diren espazioetan gauzatzen diren jarduketei arreta berezia eskainita; mugikortasun jasangarria; baliabideen kudeaketa jasangarria (ura, energia eta ekonomia zirkularra); eta, azkenik, gobernantza, koordinazio administratiboan zein jasangarritasun eta ebaluazio edo jarraipenari buruzko adierazleetan oinarrituta.
Gidalerroen berrikuspenaren tramitazioa sendotzeko testuinguruan, Euskal Hiria 2016 Kongresua Aurrerapenaren etapa berri bati bidea emateko aukera da; aurreikusitakoari jarraikiz, horrek 2017ko hurrengo kongresura arte iraungo du.
- Noiz: Azaroak 21 eta 22
- Non: Carlos Santamaría Zentroa
- Helbidea: Elhuyar Plaza, 2 • 20018 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
Izena ematea
Web helbidea: (Beste leiho bat zabalduko du) Izena emateko buletina
Informazio gehigarria
Lurralde antolanenduaren gidalerroen Aurrerapen dokumentua Interneten