XSLaren edukia

Hezkuntza Premia Bereziei Erantzutea II

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

HH eta LH TITULAZIOEN GAITASUNAK

Beste batzuen artean hauek bereziki jorratuko dira:

1. Dibertsitate indibiduala, soziala eta kulturala aitortu eta errespetatzea. Ikaskuntza-espazioak dibertsitate-testuinguruetan diseinatu, arautu eta kudeatzea, betiere kontuan izanik ikasleen hezkuntza-premia bereziak, genero-berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideekiko errespetua.

2. Haur-hezkuntzako ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak eta egungo gizartean hezkuntzak betetzen duen eginkizuna eta dituen aukerak eta mugak ulertzea. Oro har, hezkuntza-prozesuen konplexutasuna eta, bereziki, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuena ulertzea, eta curriculum-elementu berriak barneratzea jarrera kritiko eta ekintzaile bat egin ahal izateko, pertsonen, antolamenduen eta gizartearen premia eta eskaerei erantzun eman ahal izango diena. Kalitatea hobetzearren hezkuntza-zentroetan aplikatu daitezkeen ereduak ezagutzea.

3. Ikerketatik abiatuta hezkuntzak dituen kontzepzioak aztertzea eta balioestea, baita Hezkuntza Administrazioaren curriculum-proposamenak ere, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzeko, curriculuma testuinguru soziokultural aldakorretara egokitzea ahalbidetuko baitu horrek.

4. Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.



IKASKETA EMAITZAK:

1. Gure testuinguruan Aniztasunari eta Heziketa-Laguntza Premia Espezifikoei erantzuteko marko legala ezagutzen du ikasleak

2. Ikastetxeko aniztasunari eta heziketa-laguntza premia espezifikoei erantzuteko erabiltzen diren tresnak, zerbitzuak, programak eta profesionalak ezagutzen ditu ikasleak.

3. Bere praktiakaldian ematen den errealitatea irakasgaiaren edukiekin konparatzen du ikasleak kritikoki eta errespetuz aztertzen.

4. Ikastetxeko laguntza plan baten proposamena, ikasgaiaren edukiekin, burutzen du ikasleak.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

GAITEGIA

1. Eskola Inklusiboaren Oinarriak Ikasgaia birgogoratuz. Arloko oinarrizko kontzeptuak: Aniztasuna, Gizarte eta hezkuntza bazterkeria, Eskola porrota, Eskola uzte goiztiarra, HPBa, Inklusioa, Aniztasunari erantzuteko ereduak etab.

2. Aniztasunaren arretan neurri eta erantzun didaktiko eta antolakuntzazkoak

2.1. Aniztasunari erantzuteko ohiko neurri orokorrak, ohiko neurri espezifikoak eta ez ohiko neurriak.

2.2. Ebaluazio Psikopedagogikoa: prozesua, tresnak

2.3. Egokitzapen Kurrikularrak

3. Eskolako laguntza taldearen antolakuntza eta bertan parte hartzen duten profesionalak (aholkularia, PTa, HIPI, ALE etab.) barruko zein kanpoak.

4. Arreta Goiztiarraren Antolakuntza eta prozedura

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honek zerizan teoriko-praktikoa dauka eta, hori dela eta, gaiak praktiketatik abiatuta jorratuko ditugu.

Saio teorikoak: hauetan hainbat oinarrizko gai aurkezteko erabiliko dira. Aurkezpen hauetan ikasleen parte-hartze aktiboa espero da ikasketa aberasgarriagoa izateko.

Saio praktikoak: hauetan, irakasleak proposamen bat egingo du (kasuak, dokumentuen azterketak, proposamenen garapena, e.a) eta proposamen horrekin, gehi irakurketa teorikoekin, teoria eraikitzen joango gara. Gainera, baliteke ere, gai batzuen inguruko profesionalak gonbidatu gisa etortzea beraien jakintza zein esperientzia partekatzeko.

Practicum IIIra joan aurretik irakasleak proposatzen dituen jarduerak taldeka burutuko dira orokorrean baino baliteke baten-bat bakarka egin behar izatea. Jarduera hauek irakasgaiaren oinarrizko eduki praktikoak berenganatzeko balio izango dute.

Practicum IIIko egonaldian ikasle bakoitzak pratiketako ikastetxean garatzen diren proposamenak aztertuko ditu eta ikasgaian ematen diren edukiekin kontrastatuko ditu.

Practicum IIItik bueltan ikastetxeetan bizitutako esperientziak eta aztertutako praktikak erabiliko dira ikasgaiaren edukiak aztertzeko.

Irakaslearen erantzukizuna da (baina ez berarena bakarrik) taldea dinamizatzea, edukiak argitzea edo argiaraztea, ulertu eta barneratzea, helburuak lortu eta lanak egin araztea.



Ikasgaiak bere garapenerako eta ikasleen konpetentzien lanketarako behar dituen irakurgaiak, bideoak, irakaslearen azalpenak, ikasleen azalpenak, ikasleen talde lanak... eGelaren bitartez landuko ditugu eta bertan eskuragarri izango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema ebaluazio jarraian oinarritzen da. Honek esan nahi du klaseetan ematen diren gaiak eta burutzen diren jarduerek balio izango dutela, zuzenean, ikasle bakoitzaren ikasketan eta notan.



Talde bakoitzak, irakasgaiaren zehar, gaiei lotutako hainbat emangarri aurkeztuko ditu eta ikasgaiaren bukaeran ikasle bakoitzak egindako ikasketen txosten pertsonala, idatziz edo digitalki entregatuko du.



Klaseetara ez datozen ikasleentzako beste ebaluazio sistema bat proposatzen da: azterketa (%40) eta emangarriak (%60). Azterketa honetan ikasgaian egindako lan-praktikoak eta irakurketa teorikoak sartzen dira, baino modu teorikoan. Emangarrien kasuan, zehazki ez-jarrientzat buruturiko emangarriak egin beharko dira.



Gelako dinamika aztertzeko eta hobetzeko asmoz, hainbat tarteko ebaluaketa egingo dugu. Prozesu honetan inplikatzea eta ebaluaketen emaitza guztion konpromisoan datza. Ikasleen ebaluaketarako irizpideak klaseetara etorrera, parte hartze aktiboa eta egindako, aurkeztutako eta defendatutako lanetan (emangarriak) oinarritzen dira. Irizpide hauek gehi jarraian adierazten diren lanez baliatuko gara ikasle bakoitzaren nota jartzeko:



a. Taldeko ikasgaiaren emangarriak eta txostena: notaren %70eko balioa du.



b. Bakarkako lanak: notaren %30eko balio du.



c. Diziplinarteko lana (Lankidetza modulua): notaren %10eko balioa du.



Graduko Titulazio Ebaluaziorako Arautegian azpimarratzen denez:



12.2. artikulua.- Deialdiari uko egitea



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "ez aurkeztua" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Eusko Jaurlaritza. (1995). Irakasle Aholkularien Zereginak. Funtzioak. Lanak. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
-Eusko Jaurlaritza (2012). Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
- Lozano, J., Cerezo, M. del C., y Alcaraz, S. (2015). Plan de atención a la diversidad. Madrid: Alianza Editorial.
-Parrilla, A. (1996) Apoyo a la escuela: un proceso de colaboración. Ediciones mensajero. Bilbao.

LEGERIA/AGIRI OFIZIALAK:
118/1998 Dekretua ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena (EHAA, 1998-07-13).
13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa (EHAA, 2016-03-07).
Eusko Jaurlaritza (2019). Eskola Inklusiboa garatzeko esparru-plana 2019-2022. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOMLOE)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Booth, T. y Ainscow, M. (2005). Hezkuntza inklusiboa ebaluatzeko eta hobetzeko gida. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

- Domingo Segovia, J. (2001). Asesoramiento al centro educativo. Colaboración y cambio en la institución. Barcelona: Octaedro-EUB.

-Echeita, G., y Rodriguez, V. (2005). El asesoramiento desde dentro. Lo que sobra y lo que importa. In La práctica del asesoramiento educativo a examen in Monereo, E. y Pozo, J. I. (Eds.). La práctica del asesoramiento educativo a examen. (pp. 253-269). Barcelona: Graó.

-Eusko Jaurlaritza (2012). Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

-Eusko Jaurlaritza. (1995). Irakasle Aholkularien Zereginak. Funtzioak. Lanak. Argitalpen Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

- Lozano, J., Cerezo, M. del C., y Alcaraz, S. (2015). Plan de atención a la diversidad. Madrid: Alianza Editorial.

-Melero, M. L. (2011). Barreras que impiden la escuela inclusiva y algunas estrategias para construir una escuela sin exclusiones. Innovación educativa, (21).

-Monereo, E. y Pozo, J. I. (Eds.). (2005). La práctica del asesoramiento educativo a examen. Barcelona: Graó.

-Monzon, J. (2011). Asesoramiento hacia la escuela inclusiva y formación en centros. Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado (RIFOP), 70 (25,1), 111-126.

-Monzon, J. (2011). Las prácticas inclusivas en los servicios de apoyo externos a la escolaridad de alumnado con necesidades educativa especiales en el País Vasco. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva, 5 - 2, 189-203.

-Moya, A., Ruiz, J. M. y Martínez, J. (2005). Una alternativa de apoyo en los centros: el modelo de apoyo curricular. Aljibe.

- Muñoz, J. M. E., González, M. T. G., eta Domínguez, B. M. (2009). El fracaso escolar como exclusión educativa: comprensión, políticas y prácticas. Revista iberoamericana de educación, 50, 41-64.

- Muñoz, J. M. E. (2005). Fracaso escolar, exclusión educativa: ¿De qué se excluye y cómo? Profesorado, revista de currículum y formación del profesorado, 9(1), 24-24.

-Parrilla, A. (1996) Apoyo a la escuela: un proceso de colaboración. Ediciones mensajero. Bilbao.

-Parrilla, A. (2021) Beharrezkoa da hezkuntza-inklusioa ikuspegi komunitariotik berriro pentsatzea. FEVAS Plena inclusión Euskadi, 19, 11-13.

-Rodríguez, M. (1996). El asesoramiento en educación. Málaga: Aljibe.

-Suberviola Ovejas, I. (2021). Análisis de los factores predictivos del abandono escolar temprano. Vivat Academia, 154.

-Tarabini, A., Jacovkis, J. eta Montes, A. (2017) Los factores de la exclusión educativa en España: mecanismos, perfiles y espacios de intervención. Eskuragarri: https://www.researchgate.net/publication/319878391_Los_factores_de_la_exclusion_educativa_en_Espana_Mecanismos_perfiles_y_espacios_de_intervencion

-Tezanos, JF. (1999). Tendencias en desigualdad y exclusión social. Tercer foro sobre tendencias sociales. Madrid: Editorial Sistema



LEGERIA/AGIRI OFIZIALAK:



-118/1998 Dekretua ekainaren 23koa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza-erantzuna eskola muinbakar eta integratzailearen esparruan antolatzen duena (EHAA, 1998-07-13).



-Eusko Jaurlaritza (2019). Eskola Inklusiboa garatzeko esparru-plana 2019-2022. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia.



-3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzkoa (LOMLOE).



-75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2023-06-09)



-77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa (EHAA, 2023-06-09)



-13/2016 Dekretua, otsailaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arreta Goiztiarreko esku-hartze integralari buruzkoa (EHAA, 2016-03-07)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- CERMI (2021) Guía sobre la Eco Inclusión. Las personas con discapacidad como actores de una transición inclusiva, accesible y justa. CERMI
- Duk, C. y Murillo, F. J. (2018) El Mensaje de la Educación Inclusiva es Simple, pero su Puesta en Práctica es Compleja. Revista latinoamericana de educación inclusiva, 12(1), 11-13.-
- Echeita Sarrionandia, G. (2013) Inclusión y exclusión educativa. De nuevo "voz y quebranto" REICE. Revista Iberoamericana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación, vol. 11, núm. 2, pp. 99-118
- Echeita, G. y Fernández-Blázquez, M. L. (2021) Colaboración y participación en el proceso hacia una educación más inclusiva. Guía para la formación a través de recursos audiovisuales. Organización de Estados Iberoamericanos para la Educación, la Ciencia y la Cultura.
- López-Melero, M. (2012) La escuela inclusiva: una oportunidad para humanizarnos. Revista Interuniversitaria de formación del profesorado, 26(2), 131-160.
- Otondo, M., Mayor, C. y Hernández, E. (2021) Análisis de los incidentes críticos de la identidad profesional docente del profesorado principiante de educación especial. Formación Universitaria, 14(4), 25-38.
- Simón, C. (2021) Las familias: parte indispensable del proceso hacia una educación más inclusiva. En G. Echeita, y M. L.Fernández-Blázquez (Eds.), Colaboración y participación en el proceso hacia una educación más inclusiva. Guía para la formación a través de recursos audiovisuales (pp. 197-214). Organización de Estados Iberoamericanos para la Educación, la Ciencia y la Cultura.
- Bernandez Gómez, A. (2021) Factores de inclusión-exclusión educativa que influyen en las trayectorias vitales de lo estudiantes.
- Torralbas Oslé, J.E. y Batista Sardain, P. (2020) Articulaciones teoricas y metodologias entre los procesos de inclusión-exclusión educativa.

Aldizkariak

-Revista de Educación: http://www.mecd.gob.es/revista-de-educacion

-Revista de Educación Inclusiva: http://www.educacioninclusiva.com

-Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado: http://www.aufop.com/aufop/revistas/lista/digital

-Cuadernos de Pedagogía: www.cuadernosdepedagogia.com/

-Hik Hasi: www.hikhasi.com.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-12:30

10:30-12:30

20-25

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 4.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 4.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 4.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:30

1-9

12:30-14:30

7-9

12:30-14:30

20-25

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
  • 3.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II