Hautapen prozesuaren etapak GLOBAL TRAINING

Hautapen prozesuaren etapak

1. Ingeles proba

Hautaketa prozesuko atal bat ingeles proba izango da, derrigorrezkoa (beherago zehazten diren kasuetan izan ezik). Ingeles proba erakunde bakoitzak egingo du, egokien deritzon moduan, baina betiere ere gutxieneko batzuk eskatuta.

  • INGELES FROGARI BURUZKO INFORMAZIOA (esteka, aurrerago erabilgarri)

Hautaketa prozesuan aurrera egiteko, enpresa edo eskaintza bakoitzak eskatutako gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da.

OHARRA: Ez dute ingeles proba egin beharko izena emateko unean hizkuntza titulu ofizialak aurkeztu dituztenak, baldin eta tituluaren antzinakotasuna ≤ 4 urte bada, eta ondoko mailak ziurtatzen badituzte:

  •     unibertsitate ikasketak dituztenek, B2 mailaren parekoa.
  •     Lanbide Heziketakoek, B1 maila.

Gainerako guztiek nahitaez egin beharko dute proba.

 

2. Curriculuma aztertzea, merezimenduak ebaluatzea eta hautagai egokiak aukeratzea

Uztailean eta irailean. Merezimenduak baloratzerakoan, dokumentu-euskarria duten merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan. Horregatik gomendatzen da ikasketei, ikastaroei, lanbide-esperientziari eta hizkuntzei buruzko dokumentazio guztia entregatzea, nahiz eta hautatutako eskaintzarekin loturarik ez izan. Dena den, pisu handiagoa izango dute eskaintzarekin eta eskatutako profilarekin zerikusia dutenek. Dokumentazioaren ebaluazioa izango da bai haren baliozkotasuna berrikustea, bai balorazioa egitea, hainbat ataletan banatuta:

  • Titulazio nagusia.
  • Graduondoko titulazioa eta/edo ikastaroak (masterra, doktoregoa, hainbat ikastaro...).
  • Lanbide-esperientzia (praktikak edo lana).
  • Hizkuntzak (ofizialki lortutako tituluak).

Balorazio horren bidez, hizkuntza-mailarekin batera, elkarrizketa-fasera igaroko diren pertsonen sailkapena eta hautaketa egingo da, eskaintza bakoitzaren arabera.

 

3. Elkarrizketa pertsonalak

Balorazio onena duten hautagaiak irailean/urrian Donostian egingo diren elkarrizketa pertsonaletara igaroko dira.

UPV/EHUk hasierako hautapena egingo du, 3-4 profil eskaintza bakoitzeko, enpresei igorriko zaiena, bertan erabaki dezaten azken hautatua nor izango den. Horretarako, enpresek profila berrikusi ahal izango dute (Currículum Vitaea, eta porfolioa zenbait kasutan), edota elkarrizketa pertsonalak egin Skype bidez. Azken erabakia enpresari dagokio, eta horregatik ezin da ziurtatu elkarrizketarik egingo zaienik aurrez hautatutako guztiei.

Bekadunen azken esleipena urria-azaroa bitartean jakingo da, kasuan kasu.

 

4. Prestakuntza ikastaroa

Abenduan. Hautatuek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, bi astetakoa, helmugako herrialdera abiatu aurretik.
 

5. Bisatuen gestioa

Azken hautatuak zeintzuk diren jakinda, lehenbailehen hasi beharra dago bisatuak gestionatzen, helburuko herrialdean behar badira.

Bekadunak egin behar du kudeaketa, UPV/EHUren laguntzarekin, beharrezko gaietarako (UPV/EHUk eman beharreko urratsei, beharrezko ziurtagiriak emateari eta abarri buruzko informazioa ematen du).

  • Herrialde batzuetan ez da egoten zailtasun handirik bisatua eskuratzeko: Mexiko, Kolonbia edo Argentina, esaterako.
  • Beste herrialde batzuetan, ordea, AEBen kasu, bisatua lortu ahal izateko zenbait hilabete iragan behar dira (3 hilabete), eta garestia izaten da. UPV/EHUk diruz laguntzen du bisatua lortzen.

 

6. Helmugako herrialdera abiatzea

Irteerak, abenduan eta urtarrilean egingo dira (bisatuen tramitazioa, eta abar).

Bekadunei emandako beka herrialde bakoitzak eskatutako bisatuen edo baimenen mende egongo da

 

7. Ordainketak

  • Bekadun bakoitzak 1.635euro (gordin) jasoko ditu hilean, helburuko herrialdea edozein delarik.
  • Kopuru horri Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioari dagokion zenbatekoa kendu beharko zaio (kopuru txikia), eta baita IRPFa ere. Bigarren ordainketan deskontatzen da.
  • Aseguruak kontratatzeko zenbatekoa UPV/EHUren kargura joango dira, lehenengo sei hiletan.
  • Ekarpen ekonomikoen ordainketak hiru etapatan egingo dira:
    • 1. ORDAINKETA: helmugako herrialdera abiatu aurretik, jaso beharreko guztiaren %50a. 
    • 2. ORDAINKETA: beka hasi eta hiru hilabetetara, jaso beharreko guztiaren, %40a.
    • 3. ORDAINKETA: beka amaitu eta amaierako txostena aurkeztu ondoren, jaso beharreko guztiaren %10a. 
  •  Mantentzea, ostatua, bidaia eta bisatua gestionatzeko gastuak bekadunak jasoko duen ekarpenaren kontura ordaindu beharko dira. Garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea, helmugako herrialdea aukeratzerakoan: bizitza maila, bidaiaren kostua, bisatuen gastua, eta beste.