Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING

Izena emateko prozedurarako azalpenak

1. IZENA EMATEKO PROZEDURA

Beka hauek Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena dira. Global Training hainbat erakunderen bidez kudeatzen da. Horietako bat UPV/EHU da, eta 60 beka kudeatzen ditu. Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU IZENA EMAN. Erakunde guztien beka eskaintza bateratua Basque Trade & Investment-en webgunean kontsulta daiteke:
https://basquetrade.spri.eus/es/ayudas/global-training-programa-movilidad-internacional/
Global Training 2024 Erakundeak: informazioa (esteka)

Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.

OHIKO GALDERAK atala irakurtzea gomendatzen da, informazio gehiago ematen da eta.

2. UPV/EHUn IZENA EMATEKO PROZEDURA

Ondoren, UPV/EHUn izena eman eta hautapen prozedura azalduko da, ez beste inongoa. Beste erakunde gestore bat hautatuko balitz, eskatzaileak erakunde horren webgune korporatibora jo beharko du bertan argitaratutako informazioaren berri izateko.

Eskatzaileak argi daukanean zein erakundetan izena eman nahi duen, bidali beharreko dokumentazioa prestatu beharko du.

Web formularioa bete eta eskaria igorri eta gero, eskatzaileak gordekina jasoko du, eskaeran jakinarazpenetarako zehaztu duen helbide elektronikoan. Mezu elektroniko hori behin jasota, igorri egin beharko da, PDF formatuan, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzara - Bizkaiko Enplegu Gunera (U02000341). UPV/EHUko Erregistro Elektronikoaren bidez (modu lehenetsia); edo, UPV/EHUren edozein Erregistro Orokorretan aurkeztuta (UPV/EHUren 2007ko maiatzaren 28ko erabakia (2007ko abuztuaren 3ko EHAA); bestela, Administrazio publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluari jarraiki.

Aurreko pasartean adierazitako bideetatik telematikoki bete, erregistratu eta Bizkaiko Enplegu Gunera (U02000341) bidali ez diren eskariak AURKEZTU GABETZAT JOKO DIRA.

Emailez bidalitako eskaerak ez dira onartuko.

2.3. Eskaerak egiteko epea:

Ekainaren 17tik, uztailaren 19ra 

2.4. Igorri beharreko dokumentazioa web formularioaren bidez:

Programaren oinarrietan jasotako baldintzak beken erakunde arduradunaren aurrean egiaztatuko dira, honela:

  1. Jaiotegunaren egiaztagiria (NAN, jaiotza-agiria edo jaiotzaren dokumentu fede-emailea).
  2. Curriculum vitaea.
  3. Bekadunak dagokion titulazioa –eta, hala badagokio, homologazioa– duela ziurtatzen duten egiaztagiriak, eskumena duen instantziak emandakoa. Hautaketa-prozesua amaitu baino lehen (urria, gutxi gorabehera) amaituta izan behar da unibertsitate-gradua edo goi-mailako lanbide-heziketa gradua. Horrenbestez aukera hauetakoren bat bidali beharko da:
    1. lortutako tituluaren fotokopia 
    2. titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria,
    3. Espediente akademikoan jasotako nota, dagokion titulazioaren proba osoa gainditu duela eta proba hori lortzeko eskubideak ordaindu dituela adierazten duena

    4. GRALa irailean edo urrian aurkeztuz gero, espediente akademikoa bidali beharko da, horri buruzko informazio-oharrarekin batera (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus OHIKO GALDERAK atala).

  4. Bestelako ikastaroak eta hizkuntza ziurtagiriak (edukiz gero): egindako ikastaroak eta eskuratutako hizkuntza tituluak egiaztatuko lituzketen agirien fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den ikastarorik edo titulurik.
  5. Esperientzia profesionala (edukiz gero): Esperientzia profesional agertzen duten dokumentuen fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den esperientziarik
  6. Eskatutako hizkuntzaren egiaztagiria (B1 FP, B2 gradu unibertsitarioa), gehienez ere 4 urteko antzinatasuna izango duena. Halakorik izan ezean, maila-proba egin beharko da.
  7. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duela ziurtatzen duen agiria, artikulu honetan zehaztutakoarekin bat etorriz (informazio gehiagorako OHIKO GALDERAK atala ikusi)
  8. Erantzukizunpeko adierazpena (eskaera orrian dago):
    • Ez duela beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik; edo beka onartzeko orduan ez duela eguneroko bizitza mugatzen duen patologiarik.
    • Ez dela izan antzeko beka baten onuradun, artikulu honetan  xedatutakoarekin bat etorriz.
    • Ordainduta dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
    • Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.

 

OHARRAK:

(!) Oraindik gradua bukatu ez dutenek, espediente akademikoa bidali beharko dute gradua bukatu ez dutela esanez, eta Gradu Amaierako Lana aurkeztu eta gero, tituladunak direlako ziurtagiria bidali beharko dute (hautaketa prosezua bukatu baino lehen - urrian gutxi gorabehera). Dokumentazioari edo epeei buruzko zalantzak izanez gero, Enplegu Guneekin jarri harremanetan.

Atzerrian edo espainiar ikastegi ez publikoetan lortutako tituluak homologatuta egon beharko dira, eskariak aurkezteko unean.

EZ da beharrezkoa kopia erkatuak/konpultsatuak aurkeztea inskripzioa egiteko unean. Fotokopiak erkatu gabe eman daitezke. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, bekaren onuradunei jatorrizko dokumentazioa eskatuko zaie, izena ematean aurkeztu zituzten kopiak egiaztatzeko.