XSLaren edukia
Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 60 |
Gelako p. | 23 | 34.5 |
Laborategiko p. | 17.5 | 28.5 |
Ordenagailuko p. | 1.5 | 0 |
Landa p. | 8 | 12 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgai hau ikastean gaitasun hauek garatu behar ditu ikasleak:
1. Kutsatzaileen sakabanaketaren oinarrizko ereduak erabiltzea eta kontrol-sareen funtzionamendua ulertzea.
2. Kutsatzaileen tratamendurako metodoak ulertzea eta baita kasu bakoitzean erabili beharreko kontrolerako estrategiak ere.
3. Ura eta lurzoruaren kutsadura saihesteko edo zuzentzeko teknologiak ezagutzea eta ulertzea.
4. Gas-isurketen arazketa fisiko eta kimikoko sistemak diseinatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
- EGITARAU TEORIKOA:
1. Gaia. EAEko ingurumenaren egoera
I. BLOKEA: URA
2. Gaia. Uraren kutsadura
3. Gaia. Uren potabilizazioa
4. Gaia. Hondakin-uren tratamendua
II. BLOKEA: AIREA
5. Gaia. Airearen kutsadura
6. Gaia. Kutsatzaileen sakabanaketa atmosferan
7. Gaia. Gas efluenteen tratamendua. Gasak eta lurrunak nola desagerrarazi
8. Gaia. Gas efluenteen tratamendua. Partikulak nola bereizi
III. BLOKEA: LURZORUA ETA HONDAKINAK
9. Gaia. Zoruaren kutsadura
10. Gaia. Zoruen deskutsatzea
11. Hiri hondakin solidoen tratamendua
- EGITARAU PRAKTIKOA:
Laborategiko praktikak:
1. praktika: Ikatz aktibatuaren bidezko arazketa: adsortzioa.
2. praktika: CO2 bahitzeko absortzio-zutabearen analisia.
3. praktika: Partikulen bereizketa zikloi bat erabiliz.
4. praktika: Sedimentazio-tanga.
5. praktika: Energiaren ekoizpena eguzki-energiaren eta erregai-zelularen bidez.
Landa-praktikak:
Bisitak: Arakako EUA (edateko uren araztegia) eta Krispiñanako HUA (hondakin-uren araztegia).
MetodologiaToggle Navigation
- Eskola teorikoak: Irakasleak gai bakoitzari dagozkion oinarrizko ezagutzak aurkeztuko ditu.
- Ariketak ebazteko eskolak: Irakasleak edo ikasleek ariketak ebatziko dituzte.
- Laborategiko praktikak: Eskola teorikoetan azaldutako ezagutzak lantzeko saiakuntzak egingo ditu ikasleak laborategian.
- Ariketen mintegiak: Irakasleak proposatutako ariketa bat ebatziko dute ikasleek taldeka.
- Landa-praktikak: Irakasgaiarekin lotutako enpresak edo ikerkuntza-zentroak bisitatuko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Kalifikazio-ehunekoak:
Laborategiko praktiken nota: % 20
Azken azterketa (teoriko-praktikoa): % 80
Ariketak ebazteko mintegiak: nota aurrekoekiko gehigarria (% 10 gehienez)
Laborategiko nota jartzeko azterketa bat egingo da ordenagailu gelan. Horretan, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta unibertsitateko ordenagailua ez den beste tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
Azterketa idatzietan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.
- Deialdiari uko egitea
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azken azterketara ez aurkeztea, azken kalifikazioa “aurkezteke” izan dadin.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Klaseko apunteak, ariketen zerrendak, taulak eta irudiak, kalkulagailua, laborategiko praktiken gidoiak.
Laborategiko praktikak egiteko, derrigorrezkoa da bata erabiltzea. Halaber, ordenagailua ekartzea nahitaezkoa da (gutxienez bat talde bakoitzeko).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Liburu orokorrak
- Henry, J. G., Heinke, G. W., “Ingeniería ambiental” Prentice Hall, México (1999).
- Kiely, G. “Ingeniería ambiental. Fundamentos, entornos, tecnologías y sistemas de gestión” McGraw-Hill, Madrid (1999).
- Orozco, C., Pérez, A., González, M.N., Rodríguez, F.I., Alfayete, J.M. “Contaminación ambiental. Una visión desde la química” Ed. Thomson, Madrid (2003).
I. Blokea: Airea
- De Nevers, N. “Ingeniería de control de la contaminación del aire” McGraw-Hill, México (1997).
- Wark, K. y Warner, C.F. “Contaminación del aire. Origen y control” Ed. Limusa, México (2005).
II. Blokea: Ura
- Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. III. Contaminación de las aguas” Ed. FICYT, Oviedo (1997).
- Ramalho, R.S. “Tratamiento de aguas residuales” Ed. Reverté, Barcelona (1996).
III. Blokea: Lurzorua
- Bueno, J.L., Sastre, H., Lavín, A.G. “Contaminación e ingeniería ambiental. IV. Degradación del suelo y tratamiento de residuos” Ed. FICYT, Oviedo (1997).
- LaGrega, M.D., Buckingham, P.L., Evans, J.C. “Gestión de residuos tóxicos: Tratamiento, eliminación y recuperación de suelos” McGraw-Hill, Madrid (1996).
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Tratamiento de aguas residuales. R.S. Ramalho. Ed. Reverte, Barcelona, 1996.
- Contaminación e ingeniería Ambiental. III. Contaminación de las aguas J.L. Bueno, H. Sastre, A.G. Lavin. FICYT. Oviedo, 1997
- Contaminación e ingeniería Ambiental. II. Contaminación atmosférica. J.L. Bueno, H. Sastre, A.G. Lavin. FICYT. Oviedo, 1997
- Ingeniería de aguas residuales. Tratamiento, vertido y reutilización. Metcalf&Eddy. Mc.Graw-Hill, 2000
- Contaminación del suelo: estudios, tratamiento y gestión. M. Seoánez Calvo. Ed. Mundi-prensa, 1999
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- GONZALEZ ORTIZ DE ELGUEA, MARIA CRISTINA
- IRIARTE VELASCO, UNAI
- SIERRA GARCIA, IRENE
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|