Ikerketa Ildoak
Gaur egun, ikerketa-taldeak bi ikerketa-ildo osagarri lantzen ditu:
- Faktore sozioemozionalen (giza gatazkak konpontzeko gaitasuna eta enpatiarako gaitasuna) ebaluazio psikologikorako bi tresna euskarara egokitzea, estandarizatzea eta analisi psikometrikoa egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeentzako.
- Esku-hartze sozioemozionaleko bi programen, elkarbizitzan hezteko programen, giza eskubideen eta bakearen efektuen ebaluazioa, gizarte-garapeneko eta garapen afektibo-emozionaleko faktoreetan (lehen hezkuntzarako programa bat, eta bigarren hezkuntzarako beste bat).