EUSKARAZKO AHOLKULARITZA ETA TESTUGINTZAREN ARLOKO ZUZENDARITZA
EGINKIZUNAK
a) Euskarazko testugintzari lotutako jarduerak zuzentzea eta koordinatzea, bai eta euskararen prestakuntzarekin eta egiaztapenarekin lotutako jarduerak ere.
b) Euskaraz sortutako testuei eta terminologiaren normalizazioari buruzko lan ildo nagusiak zuzentzea eta horren inguruko aholkuak ematea.
c) UPV/EHUko Euskara Zerbitzuko itzultzaile eta interpreteek egiten duten lanarekin lotutako lehentasunak eta irizpideak ezartzea, eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USEko) itzulpenak koordinatzea eta zuzentzea.
d) Administratiboari irizpideak ezartzea lanen kudeaketa garatzeko (ordainketak, datu baseak, itzulpenak egiten dituzten enpresen kontrola eta jarraipena, hobekuntza ikastaroen kontrol akademikoa...) eta beste kudeaketa erabaki batzuk hartzeko.
e) Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko errektoreordeari aholkularitza ematea euskararekin zerikusia duten gaiei buruz, eta errektoreordearekin lankidetzan aritzea testuak sortzeko proiektuak garatzeko.
IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA
%67
ORDAINSARI OSAGARRIA
2