Euskara eta unibertsitatea
Atal honek unibertsitatea eta euskara izango ditu mintzagai. Euskal Herriko Unibertsitate publikoa izanik gurea, bertan euskarak izan duen bilakaera eta egun duen presentziaz arituko gara. Horretarako, irratsaioa hiru zatitan banatuko dugu: lehenik eta behin, EHUk euskararen inguruan hartu dituen erabakiak, izan dituen erronkak eta etorkizunean landu beharreko politikak aztertuko ditugu gonbidatu berezi baten laguntzarekin. EHUk inguru euskaldun bat bermatzen al du? Unibertsitatea osatzen duten langileriaren esparruan sartuko gara hori jakiteko, batez ere irakasleen jardunean; euskararekiko duten jarrera jomugatzat hartuta. Irakasleen iritzia mahai-inguru baten bitartez jasoko dugu, eta ikasleek ere hartuko dute hitza. Azkenik, ikasleak izango dira protagonistak. Mahai-inguru batean, klaseko euskararen erabilera eta mailaren inguruan arituko dira. Irakasleek ere izango dute zeresana.