2016-2 Euskara eta kazetaritza

Euskara eta kazetaritza

Euskara eta kazetaritza arloan, Euskal Herrian dagoen informazioaren inguruko ikergai guztiak aztertuko ditugu. Zer da euskal kazetaritza? Nortzuek lantzen dute? Ordubete iraunduko duen azpi-atalean 3 izango dira xede nagusiak: Euskal kazetaritza definitzea, kontsumitzaileen profila miatzea eta etxeko kazeta eredu ezberdinak azpimarratzea. Militantzia politiko eta linguistikoaz berba egiteko, hartzaileen motibazioaz eztabaidatzeko abiapuntu anitzetako gonbidatuak egongo dira, Txema Ramírez de la Piscina, Elvira Cantero, Beñat Zarrabeitia ala Javi Onaindia, besteak beste. 60 minutu egongo dira elkarrizketa, erreportaje eta solasaldiez gozatzeko. Guztia Anne Garai eta Ander Agirregabiriaren zuzendaritzatik eta Iker Iglesias, Peli Lekuona eta Irati Alonsoren partetik abiatuko da euskararen egunean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean euskotarron kulturaren oinarria, hizkuntza, omentzeko. Proiektua kazetaritza bigarren mailako ikasleekin burutu da lankidetza eta euskal komunitatean aurrera egiteko.

2016 Gaiak

Gaiak

Euskara eta gazteak, 11:00-12:00 bitartean Euskara eta kazetaritza, 12:00-13:00 bitartean Euskara eta unibertsitatea: 13:00-14:00 bitartean

Sare sozialak