Publicador de contenidos

BERRESKURATZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA

BEM funtsen kudeaketa UPV/EHUn

Financiado por la UE- Next Generation EU- Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia

BEM FUNTSAK: DESKRIBAPENA ETA EGITURA

Batasuneko 27 estatu kideek NEXTGENERATIONEU EUROPARAKO BERRESKURATZE PLANERA biltzeko prestatu dituzten plan nazionalen barruan dago Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia. Planaren egitura 2021etik 2023ra bitartean ia osorik egin beharreko inbertsioen multzo koherenteak osatzen du, egitura  eta legegintza erreformen asmo handiko programa bat osatuz, helburua, beti ere gure herrialdearen erronka nagusiei heltzea delarik, aurreikusitako inbertsioa 140.000 milioi euro  (https://www.youtube.com/watch?v=n7t2x0GmpO0).

Espainiako plana 4 zeharkako ardatzen inguruan egituratzen da. Ardatz horiek ekonomia osoaren eraldaketa egituratuko dute, eta erabat lerrokatuta daude EBren agenda estrategikoekin, 2030 Agendarekin eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin. Lau ardatz horiek 10 Palanka Politikatan eta 30 Osagaitan gauzatzen dira, berorietan egituratzen delarik 2023rako 102 erreforma eta 109 inbertsiok osatutako programa garrantzitsua.

ERANSKINAK ETA PROZEDURAK:

Ondoko taula honetan, UPV/EHUren Ikerketa Zuzendaritza Nagusiak (aurrerantzean, IZN) MRR funtsak kudeatzeko identifikatu dituen 6 prozedurak deskribatzen dira:

  1. 300 eurotatik beherako gastuak
  2. Kontratu txiki bati lotutako gastuak
  3. Pertsonala kontratatzeko gastuak
  4. 50.000 eurotatik gorako kontratuei lotutako gastuak
  5. Ekipamendu informatikoaren gastuak (mikroinformatika)
  6. Esparru akordioei/interes orokorreko kontratuei lotutako gastuak

Egin nahi den gastu motaren arabera, adierazitako urratsei jarraitu eta eskatutako dokumentuak aurkeztu beharko dira. Dokumentu horiek esteka hauetan deskargatu ahal izango dira: . Ikertzaile nagusiak deskargatu beharreko dokumentuak eta kasuan kasuko deialdiari dagozkionak bete beharko ditu, IZNk diseinatu dituenak, nahitaezko logoak/publizitatea txerta daitezen.

Era berean, laguntza gidak ere egin dira, baliatu behar diren aplikazioetan eskatutako dokumentuak igotzeko baliagarriak izango direlakoan.

APLIKAZIOEN GIDAK

NAHITAEZKO PUBLIZITATE-JARRAIBIDEAK:

OINARRIZKO ARAUDI APLIKAGARRIA:

HARREMANETARAKO: