XSLaren edukia

Eraikuntzaren Analisia IV27921

Ikastegia
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Titulazioa
Arkitekturaren Oinarrietako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
3
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27921

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3020
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Graduaren 2. ikasturteko bigarren lauhilekoan ematen den ikasgaia da. Irakasgaiak ohiko materialak, teknikak eta eraikuntza-sistemak ezagutzera bideratutako prestakuntza eskaintzen du, eta aurreko ikasturtean ikasitako kontzeptuak finkatzea du helburu. Materialen ezaugarrietatik eta portaeratik abiatuta, eraikuntza- eta arkitektura-soluzioen hainbat adibide aztertuko dira. Ikasleek gero eta konplexuagoak diren eraikuntza-sistemak aztertzeko gai izango dira.



Irakasgai hau zuzenean lotuta dago lehen lauhilekoan emandako Eraikuntzaren Analisia III irakasgaiarekin. Irakasgai horrek gaitasun berberak garatzen ditu, baina beste material batzuk aztertuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Jarraian azaltzen diren gaitasunak M02_Oinarrizko Teknikoa deritzon moduluan jasotzen diren gaitasun orokorretan oinarrituak daude.



BERARIAZKO GAITASUNAK



- Eraikuntza edo elementu arkitektoniko bat osatzeko beharrezkoak diren elementuen azterketa, baita sorkuntza, eta oinarrizko kalkulu eta diseinua egiteko gaitasuna (M02CM01/2)

- Arau Teknikoak eta Konstruktiboak ulertu eta aplikatzeko gaitasuna (M02CM03)

- Eraikitako elementuen iraunkortasuna bermatuko duen diseinuak sortzeko gaitasuna (M02CM04)

- Eraikuntzako materialen ezaugarri orokorren oinarrizko ezagutza, plastikotasun, elastikotasun eta erresistentzia kontzeptuak menperatuz eta ekoizpen, erabilera eta patologiak ulertuz. (M02CM05)

- Eraikin baten diseinu eta eraikuntzak suposatzen duen ardurari buruzko oinarriko ezaguerak (M02CM06)



ZEHARKAKO GAITASUNAK



Graduko ikasketa-planean jasotako gaitasun espezifikoez gain, Eraikuntzaren Analisia III irakasgaian ikasleek UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen Katalogoko (2019) hainbat zeharkako gaitasun lantzen dituzte:



- Informazioaren Kudeaketa eta Herritartasun Digitala (2.5.)



Irakasgaiak irauten duen bitartean, ikasleek informazio-iturri digitalak erabili behar dituzte. Iturri horiek jarrera kritiko eta arduratsuz eskuratu, tratatu eta erabili behar dira. Hainbat jarduera egingo dira aldizkari eta liburu digitaletan bilaketa eskatzen dutenak; baita arkitektura-estudioen webguneetan eta eraikuntzarako produktu eta materialen fabrikatzaileen webguneetan ere. Horrez gain, BIM eraikuntza-xehetasunak kontsultatu eta erabiliko dira, eta zenbait ariketa egiteko

bertatik atera beharko da informazioa.



- Talde lana (2.8.)



Talde-lana funtsezkoa izango da Ebaluazio Jarraituaren Sistema jarraitu nahi duten ikasleentzat. Gaitasun honek taldeko kide guztien etengabeko lankidetza aktiboari egiten dio erreferentzia, helburu komunak lortzeko. Taldeak argi izan behar du ezinbestekoa dela erantzukizun indibiduala zein kolektiboa bere gain hartzea, beti ere taldekideen aniztasuna errespetatuz. Ebaluazio Jarraituaren Sistemari heltzen dioten ikasleek taldean egingo dute lan lauhileko osoan zehar.

Gainera, aldiro binaka edo taldeka egin beharko dira ere klaseko ariketak, eta horietan taldeko kide bakoitzak funtzio jakin bat bete beharko du ariketa ebazteko.



IRAKASGAIA IKASTERAREN EMAITZAK



Ikasgaia ikasi ondoren, ikasleek eraikuntza-material ohikoenen jatorria, aniztasuna eta aplikazioa ezagutuko dituzte. Gainera, eraikinaren tipologiara eta erabilerara egokitzeko gai izango dira. Aldi berean, eraikuntza-elementuak eta -sistemak identifikatzeko, horien funtzioa eta bateragarritasuna definitzeko eta eraikuntza-xehetasunak planteatzeko eta ebazteko gaitasunean sakonduko dute. Funtsean, ikasleek Eraikuntzaren eta Arkitekturaren arteko erlazioa ulertu behar dute, bai eta eraikitzen dugun moduak gure arkitektura nola definitzen duen ere.



Gainera, aipatutako zeharkako gaitasunak eskuratzeko egindako jardueren emaitza jarraian zerrendatzen dena izango da:

- Tresna eta baliabide digital edo analogiko egokiak erabiltzen ditu, informazioaren kudeaketa onena egiteko proiektuen antolakuntzan eta garapenean. (IF01)

- Askotariko datu base zientifikoen eta web atari espezializatuen informazioa iragazten du, bilaketa irizpideekin eta zereginean planteatutako helburuekin bat etorrita. (IF03)

- Egoki baloratzen du hainbat ingurunetan eskuratutako informazioa, haren fidagarritasuna eta garrantzi zientifikoa oinarri hartuta. (IF07)

- Informazioa trukatzen du, baliabide pertsonalak partekatuz, eta lanerako ideiak eta proposamenak ematen ditu, taldea eraginkorragoa izan dadin.(TL04)



GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK (GJH)



Eraikuntzaren Analisia IV irakasgaia Hiri eta Komunitate Jasangarriak, eta Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuari dagozkion 11. eta 12. GJHekin lerrokatzen da; izan ere, irakasgaiak materialen hautaketari, preskripzioari eta aplikazioari buruzko gaitasunak lantzen ditu, horien erabilerak komunitate zein ingurumenean duen eragina ikuspegi kontziente batetik landuta beti ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

PROGRAMA TEORIKOA



Eraikuntzaren Analisia IV irakasgaian, ondoren zerrendatutako gaiak landuko dira; edonola ere, kontuan hartuta Eraikuntzaren Analisia III irakasgaiaren jarraipena dela, gai-zerrendaren ordena eta edukia alda daitezke.



T.01. Sarrera. Materialen erabilera egitura nahiz itxituran. Egitura motak.

T.02. Zura

T.03. Metalak

T.04. Beira

T.05. Plastikoak



PROGRAMA PRAKTIKOA



P. Praktika nagusia: eraikin baten eraikuntza analisia.

A. Klaseko ariketak: asteko gai teorikoari lotutako ariketak. Aurrez aurreko orduetan egingo dira, eta klasearen amaieran entregatuko dira.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia zati teoriko eta praktiko batek osatzen dute, eta ebaluazio jarraituaren sisteman emateko pentsatuta dago. Zati teorikoa, aurrez aurre irakasleak emandako klaseez eta asteko gaiarekin lotutako ariketen ebazpenaz osatuko da. Ariketa horiek klasean bertan egin eta eman beharko dira. Talde-lana sustatuko da, bai eta ikaslearen autonomia ere, ikaskuntza aktiboko metodologiei jarraituz.



Teoriari eskainitako klaseez gain, tailerreko lau saio izango dira, eta horietan ikasleek iraupen luzeagoko talde-praktikak egingo dituzte.



Ikasgelako eskola-orduetan, ikaslearen parte-hartze aktiboa baloratuko da (arreta, egindako galderak eta ekarpenak kontuan hartuz).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Eraikuntzaren Analisia IV irakasgaiak, azken probaren pisua murrizteko helburuarekin, lehentasunez, EBALUAZIO JARRAITUAREN sistema izango du (2017ko martxoaren 13ko EHAA, 50. zk., 8. artikulua). Entregak zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa da lanak ezarritako epe barruan entregatzea.



EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA



- Ebaluazio-sistema horrek bertaratzea eta parte-hartzea ahalik eta handiena izatea eskatzen du. Aldian-aldian jakinaraziko zaie ikasleei kalifikazio partzialen egoera.

- OHIKO DEIALDIAN ebaluazio-sistema honekin azterketara aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da klasean proposatutako ariketen % 80 gutxienez egin izana eta ariketen batez besteko nota gainditua izatea. Ariketa horiek nahitaez entregatu behar dira, egutegian proposatutako egunean eta orduan.

- OHIKO DEIALDIAN ebaluazio-sistema honen bidez azterketara aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da adierazitako egunetan taldekako praktikaren emate guztiak entregatzea.

- Azterketara ez aurkezteak, nahiz eta praktika entregatu eta EBALUAZIO JARRAITUA gainditu, deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- EBALUAZIOA JARRAITUA gainditu baina azterketa teorikoa edo praktika nagusia gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta suspendituta dagoen zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.



EBALUAZIO JARRAITUAREN BIDEZ IKASGAIA GAINDITZEKO

Ebaluazio Jarraituaren kalifikazioa lortzeko ondorengo portzentajeak hartuko dira kontuan:

- % 20 Azterketa Teorikoa (bi azterketa partzial: % 10 + % 10; nota:5 edo gehiago bakoitzean)

- % 30 Klaseko ariketak (nota 5 edo gehiago)

- % 50 Taldeko Praktika(k) (nota 5 edo gehiago)



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA

Ikasleek EBALUAZIO JARRAITUARI uko egiteko eskubidea dute. Horretarako, irakasgaiaren ardura duen irakasleari bere erabakiaren berri idatziz ematea ezinbestekoa da (arautegiaren arabera 9 asteko epea dago horretarako lauhilekoaren hasieratik hasita, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera). Kasu horretan, zuzenean ebaluatuko da AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez.



AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



- EBALUAZIO JARRAITUARI lehen adierazitako moduan uko egin dioten ikasleek OHIKO DEIALDIAN AZKEN

EBALUAZIOA SISTEMAREN bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute.

- AZKEN EBALUAZIOA aukeratuz gero, azterketa egunerako bakarka egindako eraikuntza-analisiaren praktika entregatu beharko da. Azterketa egin ahal izateko, eraikuntza-analisiaren praktika aurretik entregatzea ezinbestekoa da.

- Azterketara ez aurkezteak eta praktika nagusia ez aurkezteak deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- Azterketa edo Praktika nagusia gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta gainditu gabeko zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.



IKASGAIA AZKEN EBALUAZIOAREN BIDEZ GAINDITZEKO

Azken Ebaluazioaren kalifikazioa honako portzentajeak kontuan hartuz lortuko da:

- % 50 Azterketa: Atal Teorikoa + Atal Praktikoa (bien batez bestekoa zati bakoitzean nota 5 edo gehiago bada)

- % 50 bakarka egindako Praktika nagusia (nota 5 edo gehiago bada)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- OHIKO DEIALDIAN ikasgaia gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema edozein dela ere, EZOHIKO DEIALDIA osatzen duten AZKEN EBALUAZIOKO azterketa zein ebaluazio-jardueretara aurkezteko eskubidea izango dute.

- OHIKO DEIALDIA gainditzen EZ duten ikasleek, praktika nagusia edo azterketa gainditu ez dutelako, EZOHIKO DEIALDIAN gainditu gabeko zatia berreskuratu ahal izango dute. Ez da idatzitako azterketaren zati gainditurik gordeko EBALUAZIO JARRAITUAREN sistema jarraitu ez duten ikasleei.

- EZOHIKO DEIALDIRA zuzenean aurkeztea aukeratuz gero, azterketa egunerako bakarka egindako praktika entregatu beharko da. Aldez aurretik praktika entregatu duenak bakarrik egin ahal izango du azterketa. Kasu horretan, kalifikazio orokorra lortzeko, AZKEN EBALUAZIO-SISTEMAN adierazitako portzentajeak erabiliko dira.

- Azterketara ez aurkezteak eta praktika ez aurkezteak deialdiari uko egitea dakar, eta EZ AURKEZTU bezala kalifikatuko da.

- Azterketa edo ikasturteko praktika gainditzen ez duten ikasleek ez dute ikasgaia gaindituta izango, eta gainditutako zatian lortutako nota izango dute kalifikazio gisa.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EGela. Dokumentazio guztia eta gainerako komunikazioak eGela plataformaren bidez emango dira.
2024/2025.
Ikasleek neurketa-tresnak eta irudikapen grafikoko baliabideak erabili beharko dituzte, eta, ondorioz, haietan duten trebetasuna eta lana modu eraginkorrean transmitituko duten aurkezpen adierazgarriak egiteko gaitasunak baloratuko dira.
Bibliografia oso zabala da eta hainbat ikuspegi daude bere kudeaketa egiteko, horregatik, bilatu beharreko argitalpen kopurua mugatu behar da. Ahal den heinean Campuseko liburutegiak emandako baliabideak erabiliko dira, eta maiztasunez kontsultatuko dira hainbat aldizkari digital. Erabilitako iturrien balorazio kritikoa (paperezkoak zein digitalak), ikastaroaren atal praktikoaren parte izango da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Alcalde Peceros, Francisco, Banco de detalles arquitectónicos, Marsay ediciones, 2002.

- Allen, Edward, Cómo funciona un edificio: principios elementales. 1ª ed. Barcelona, G. Gili, 2017.

- Arcos Molina, Juan, Los materiales básicos de la construcción, Sevilla, PROGENSA, 1995.

- Ching, Francis D. K; Adams, Cassandra, Guía de construcción Ilustrada, 3a ed. México: Limusa-Wiley, 2004.

- Chudley, R.; Greeno, Roger, Manual de construcción de edificios, 3ª ed., Barcelona, G. Gili, 2013, (online eskuragarri)

- Deplazes, Andrea, Construir la arquitectura: del material en bruto al edificio: un manual, Barcelona, G. Gili, 2010.

- Gordon, James Edward, Estructuras o por qué las cosas no se caen, 2ª ed, Madrid, Calamar, 2004.

- Hegger, Manfred, Construction Materials Manual, Basel, Birkhäuser, 2006.

- Paricio, Ignacio, Vocabulario de arquitectura y construcción, 1ª ed., Barcelona, Bisagra, 1999.

- Paricio, Ignacio, La construcción de la arquitectura: 1. Las técnicas, 2. Los elementos, 3. La composición ITEC, 1996.

- Gonzalez, José Luis; Casals, Albert; Falcones, Alejandro (et al.), Claves del construir arquitectónico, Tomo I. Principios, Tomo II. Elementos del exterior, la estructura y la compartimentación, Tomo III. Elementos de las instalaciones y la envolvente, Barcelona, G. Gili, 1997.

- Sastre Sastre, Ramón; Muñoz Salinas, Francisco, Propiedades de los materiales y elementos de construcción, Edicions UPC, 2010 (online eskuragarri).

- Torroja Miret, Eduardo, CSIC, Razón y ser de los tipos estructurales. 7ª ed. Madrid, Instituto de Ciencias de la Cosntrucción Eduardo Torroja, 1991.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Anguita, Gonzalo; Guerra, Lorena y Huerta, Dolores. (ed.), En madera, otra forma de construir. El material constructivo sostenible del siglo XXI, Ministerio para la transición ecológica y el reto demográfico, 2023. (online eskuragarri)
- Castagno, Andrea, Intelligent Glass Façades : material, practicce, design, Basel, Birkhäuser ; 1999.
- Ford, Edward R., The Details of Modern Architecture, vol. 1 y 2, Cambridge, Massachusetts, MIT Press, 1990.
- Kaufmann, H.; Krötsch, S.; Winter, S., Manual of Multi-Storey Timber Construction, Edition Detail, 2018.
- Paricio, Ignacio, La protección solar, Barcelona, Bisagra, 1997.
- Paricio, Ignacio, Las claraboyas, Barcelona, Bisagra, 1999.
- Paricio, Ignacio, El vidrio estructural, Barcelona, Bisagra, 2000.
- Regalado Tesoro, Florentino, Los forjados de los edificios: pasado, presente y futuro, Alicante, CYPE Ingenieros, 1999.
- Sánchez-Ostiz Gutiérrez, Ana, Cerramientos de edificios. Cubiertas, 2ª ed., Madrid, CIE Dossat 2000, 2007.
- Schittich, Christian (ed.), En detail: Pieles nuevas: conceptos, capas, materiales, München, Detail, 2003.
- Ulrich Knaack, Façades: principles of construction, Basel, Birkhäuser ; 2007. (online eskuragarri)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras de madera, ECU, 2013. (online eskuragarri)
- Urbán Brotóns, Pascual, Construcción de estructuras metálicas, ECU, 2013. (online eskuragarri)

Erreferentziako Arautegia
Código Técnico de la Edificación
Código Estructural (2021ko azarotik indarrean)


Aldizkariak

Tectónica (paperean) + https://www.tectonica.archi/materials (Log in UPV/EHU Bibliotekako katalogotik).
Detail Praxis. Monográficos Detail.
Detail (paperean) + https://www.detail-online.com/

Web helbideak

https://www.dezeen.com/architecture/
https://www.archdaily.com/

Guía de la buena madera
Prontuario de ArcelorMittal
Saint Gobain Building Glass. https://es.saint-gobain-building-glass.com/es

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

08:30-11:30 (1)

19-20

08:30-11:30 (2)

23-24

08:30-11:30 (3)

26-27

08:30-11:30 (4)

29-30

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (5)

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

09:00-11:30 (1)

22-22

09:00-11:30 (2)

25-25

09:00-11:30 (3)

28-28

09:00-11:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)

16 Tailerra-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

15:00-17:30 (1)

22-22

15:00-17:30 (2)

25-25

15:00-17:30 (3)

28-28

15:00-17:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.2 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)

46A Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

08:30-11:30 (1)

19-20

08:30-11:30 (2)

23-24

08:30-11:30 (3)

26-27

08:30-11:30 (4)

29-30

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (5)

46A Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

09:00-11:30 (1)

21-21

09:00-11:30 (2)

25-25

09:00-11:30 (3)

28-28

09:00-11:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)

46A Tailerra-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

11:30-14:00 (1)

21-21

11:30-14:00 (2)

25-25

11:30-14:00 (3)

28-28

11:30-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (1)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (2)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (3)
  • S.3 - ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (4)

46B Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

08:30-11:30 (1)

19-20

08:30-11:30 (2)

23-24

08:30-11:30 (3)

26-27

08:30-11:30 (4)

29-30

08:30-11:30 (5)

Irakasleak

46B Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-18

09:00-11:30 (1)

21-21

09:00-11:30 (2)

25-25

09:00-11:30 (3)

28-28

09:00-11:30 (4)

Irakasleak