Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- Arkitekturaren historia eta teoriak ezagutzea, baita harekin lotutako arteak, teknologiak eta giza zientziak ere.
- Arte ederrek ikuskera arkitektonikoaren kalitatean eragin dezakeen faktore gisa duten eginkizuna ezagutzea.
- Eraikinen arazo fisikoak, teknologiak eta funtzioa ezagutzea, barne-erosotasunez hornitzeko eta faktore klimatikoetatik babesteko.
- Eraikinen proiektuekin lotura duten egitura-, eraikuntza- eta ingeniaritza-ikuskeraren arazoak eta arazo horiek konpontzeko teknikak ulertzea.
- Pertsonen eta eraikinen arteko erlazioak eta eraikinen eta haien inguruaren artekoak ulertzea. Gainera, eraikinak eta haien artean dauden espazioak erlazionatzeko beharra ulertzea, gizakiaren beharren eta eskalaren arabera.
- Plangintza-prozesuan aplikatutako teknikak eta hirigintza ezagutzea.
- Proiektuak eraikinetan gauzatzeko eta planoak plangintzan integratzeko industriak, antolakuntzak, araudiak eta prozedurak ezagutzea.