Segidak, Serieak, Berretura-serieak eta Seriezko garapenak
Segidak
Baliokidetasunak. Baliokidetasunei buruzko teoria errepasatzen da, adibide batzuk ebazten dira eta ikasleen hutsegiterik ohikoenak aurkezten dira. Azalpenak segidetarako emanda egon arren, erabilgarriak dira aldagai errealeko funtzioen kasuan ere. Iraupena: 07.42
Segiden limiteen kalkulua. Segiden limitearen kalkulua azaltzeko, hiru adibide ebazten dira bideo honetan. Iraupena: 03.06
Serieak
Riemann-en seriea. Serie honen izaera aztertzen da bideo honetan. Iraupena: 02.53
Serieen adibideak. Serieen izaeraren ikasketari buruzko teoria azaltzeko, bi ariketa ebazten dira bideo honetan. Iraupena: 04.46
Leibniz-en teorema. Bideo honetan teoremaren ondorioak frogatzen dira. Iraupena: 02.39
Serieen batura. Leibniz-en teorema aplikatuko dugu serie alternatuaren izaera aztertzeko, eta honen ondorioz, batura hurbildua kalkulatzean egindako errorea mugatuko dugu. Iraupena: 02.52
Segidak eta serieak. Azterketako ariketa honetan serie baten izaera aztertu eta segida baten limitea kalkulatu behar da. Iraupena: 02.28
Berretura-serieak. Berretura-serieei buruzko oinarrizko teoria errepasatzen da eta hiru adibideren bitartez batura kalkulatzeko metodo ezberdinak erakusten dira. Iraupena: 06.10