Albaola, itsas kultur faktoria
Pasai San Pedron (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.
UNESCOren babesa
San Juanaren inguruan hainbeste jendearen lanaren kalitateak sari berezia jaso du joan den 2015. urtean; UNESCOk bere babesa eman dio San Juan baleontziari. Horrek esan nahi du Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontzia itsas ondarearen arloan goi-mailako lana dela.
2001. urtean UNESCOk Urpeko Ondarearen Konbentzioa sortu zuen. Ordutik hona, Konbentzioak erregularki bilkurak egiten ditu; Albaolak San Juanaren egitasmoa 2014. urteko bilkuran aurkeztu zuen, eta bere babeserako eskaera luzatu zuen. Handik gutxira UNESCOko zuzendari nagusia den Irina Bokovak gutun baten bidez akreditazioa ematearen berri pozgarria eman zion Albaolari.
Informazioaren iturria: Albaolaren webgunea.
