Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

Onura ekonomikoak

LIkerketa-proiektuak kontratatzeak edo unibertsitatearen eta enpresaren artean ezagutza transferitzeak EHUko irakasleei onura ekonomikoak eman diezazkioke.

Ezagutza transferitzeko jarduerak

Guztiok dakigun moduan, unibertsitatean irakasle eta ikerlari lanean (IIP) izaten diren dedikazio osoko kontratuak astean 35 orduko (37,5 orduko funtzionarioentzat) lanaldikoak izaten dira, eta irakaskuntzak eta tutoretzek astean 14 orduko okupazioa eskatzen dute gehienez. Aldi osorako kontratatutako EHUko IIPk unibertsitatearekin esklusibotasun-klausula sinatzen du kontratuan eta gainerako lanaldia ikerketa-jardueretara edo unibertsitate-kudeaketara eskaintzeko betebeharra du. Irakasleak egin ditzakeen ikerketa-jardueren artean, hauek nabarmen daitezke: ikerketako, aholkularitzako eta laguntza teknikoko proiektuak, adituen txostenak eta prestakuntza, beste batzuen artean.

Nominaren osagarriak

Kudeaketa-gastuaren % 18 kendu ostean, kanpo-proiektuen fakturazioa helburu desberdinetarako erabil daiteke, ikerlari nagusiaren proposamenaren arabera (sailaren oniritzia eskatzen du). Helburu horiek hauek izan daitezke: ikerketarako beharrezko ekipoa eskuratzea, bidaiek eta dietek eragindako gastuak ordaintzea, lan jakin batzuk kanpora ateratzea (enpresetara edo autonomoei)…

Proiektuen zenbateko ekonomikoa ere ordainsari osagarri gisa sar daiteke proiektuko ikerlarien nominan. Badaude zenbait muga, eta muga horiek ondorengo puntuan deskribatzen dira.

Mugak

EHUko irakasleek nominan ordainsari osagarri moduan jaso dezaketen horretan zenbait muga daude:

  • Lanaldi partzialeko kontratua duten langileek ezin dute kontzeptu horri dagokion osagarririk jaso nominan.
  • Hori dela eta, 2012an, urte horretan zehar kontratatutako proiektuen guztizkoa dela eta, 127.127,00 € jaso ahal izan zuten gehienez.
  • 2012an, proiektu bakar baten kontratuarengatik jaso beharreko gehieneko zenbatekoa 15.713,00 €-koa izango da.
  • Zenbateko hori gaindituz gero, EHUk gehiegizkoaren % 25 atxikitzen du. Esate baterako, irakasle batek 30.000,00 € jaso nahi baldin baditu, errealitatean jasoko duen kopurua 15.713,00 + 0,75 x (30.000,00 – 15.713,00) = 26.428,25 € izango da
  • Oharra: Zenbateko horiek urtero eguneratzen dira. Datu zehatzak ditugun heinean eguneratuko ditugu.

Ze gertatzen da %18rekin?

Ikerketa-kontratuaren, aholkularitzaren edo prestakuntzaren guztizko zenbatekotik % 18 atxikitzen da kudeaketa-gastu moduan. Zenbatekoa 2008ko uztailaren 1ean indarrean sartu zen araudiaren arabera banatzen da:

  • 5% – Euskoiker Fundazioa.
  • 5% – Proiektuari dagokion EHUko Saila.
  • 8% – EHUko Zerbitzu Orokorrak.

Abantaila akademikoak ere kontsulta ditzakezu, edo gure ikertzailentzako gida deskargatu.

Sekzio honetan topa dezakezu:

Harremanetarako