OSGI gorroto-delituen inguruko Nazioarteko Topaketa Donostian
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/09
ALDARTE elkarteko kideok gonbidapen bat egin nahi dizuegu. Datorren maiatzaren 18an, Donostian, “Gorroto-delituen aurrean begiradak batuz” Nazioarteko Topaketa egingo dugu eta zuen parte hartzea nahi genuke. Jardunaldi honetan, tokiko eta nazioarteko hizlarien ekarpenen laguntzarekin, sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituen inguruan hitz egingo dugu, egoera orokorra eta aurre egiteko estrategiak aintzat hartuz
Nazioarteko Topaketan parte hartu nahi baduzue, eskaera-orri honetan egin dezakezue izen ematea http://ow.ly/3yFe30jqR2E. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, centrodocumentacion@aldarte.org helbide elektronikora idatzi edo, zuzenean, 944237296 telefono zenbakira deitu.
Era berean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzak 14 eta 20 bitartean, egitarau oparoa prestatu dugu. Ekintza irekiak dira eta gonbidatuta zaudete:
Maiatzak 15, asteartea16:00 – 18:30 |
DONOSTIAZuzenbide Fakultatea, Klinika Juridikoaren Aretoa |
Unibertsitatea eraldaketa eragile gisasexu-orientazio eta genero-identitateenondorioz jazotzen diren gorroto-delituen aurrean. |
Maiatzak 17, osteguna19:00 |
ZARAUTZPutzuzulo Gaztetxea |
“Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra” erakusketa eta tailer parte-hartzailea. |
-
Emakumearen egoera juridiko-pribatuari buruzko Sinposiora
2023/12/14
-
AHOTS PROPIOAREKIN
2021/11/09 - 2021/11/09, 10:00
-
Indarkeria matxistak adingabeengan duen eragina: ikuspegi sozio-juridikotik heltzea.
2021/03/24, 16:00