Bestelako jarduerak
Klinika juridikoak beste jarduera batzuk egiten ditu helburuen lortzeko. Adibidez:
- Informazioa eta orientazioa jarduera klinikoaren hartzaileak diren pertsona eta erakundeentzat, kasuen diagnostiko juridikoa izanik xedea.
- Txostenak, irizpenak edo jardun protokoloak sortzea, aztergai diren bidegabekeria egoerei buruzkoak.
- Gizarte politikak hobetzeko botere publikoentzako proposamenak bilduko dituzten dokumentuak sortzea.
- Street Law programak edo jarduerak: eskubideen eta betebeharren dibulgazio gidak argitaratzea; tailerrak antolatzea; edo ikus-entzunezko materiala sortzea.
- Biltzar, jardunaldi eta mintegietan parte hartzea, estatuan eta atzerrian.
- Lankidetzan eta sarean lan egitea helburu berberak dituzten beste Klinika batzuekin, estatukoak nahiz atzerrikoak.
- Ikerketa proiektuak abiaraztea, eta estatuko eta nazioarteko beste proiektu batzuetan parte hartzea.
- JSKJren helburuak betetzeko balioko duen beste edozein jarduera.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gizarte Justiziaren Klinika Juridikoaren Erregelamendua kontsulta daiteke eta/edo harremanetan jarri.