“Intersex pertsonen errealitate isilduak: legediak onartutako eskubide-diskriminazioak eta -urratzeak”
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/22
Ekainaren 21ean, Arrate Gorrotxategi Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoko ikasleak “Intersex pertsonen errealitate isilduak: legediak onartutako eskubide-diskriminazioak eta -urratzeak” izeneko Gradu Amaierako Lana aurkeztu zuen UPV/EHUko IKDGaztek antolatutako ekitaldian. IKDGazte programaren beka lortu zuen Arratek, unibertsitateaz kanpoko erakunde/eragileekin lankidetzan egiten diren eta gizartean eragina sortu eta gizarteari ekarpen positiboa egin nahi dioten proiektuentzat. Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoak LGBTI+ / Euskal LGBTI+ Behatokia eta Asmi Ananda Molina intersex ekintzailearen laguntza izan zuen.
-
Emakumearen egoera juridiko-pribatuari buruzko Sinposiora
2023/12/14
-
AHOTS PROPIOAREKIN
2021/11/09 - 2021/11/09
-
Indarkeria matxistak adingabeengan duen eragina: ikuspegi sozio-juridikotik heltzea.
2021/03/24, 16:00