w_traslados_extranjeros

Lekualdaketak – Unibertsitate-ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleen aldez aurreko azterlana

2025/26 IKASTURTEA

Eskaera egiteko epea: 2025eko maiatzaren 1etik 2025ko maiatzaren 31ra

Prozedura

  • Fakultateko Idazkaritzan (ztf.zentru-idaz@ehu.eus) aldez aurreko ikasketa-tasa ordaintzeko abonuagiria eskatu (atzerriko unibertsitate-ikasketak partzialki aitortzeko espedienteen azterketa-tasa: 153,38 €).
  • Behin ikasketa-tasa ordainduta, formulario web-a bete mesedez eta beharreko dokumentuak erantsi.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  1. Identifikazio-dokumentua
  2. Unibertsitateko ikasketa-ziurtagiri ofiziala, behar bezala legeztatua, baliozkotu nahi diren ikasketen maila eta mota egiaztatzen dituena, eta, gainera, gainditutako irakasgaiak, lortutako puntuazioak eta espedientearen batez besteko nota jasotzen dituena.

    Ziurtagirian kreditu-sistema jaso beharko da, bai eta jatorriko unibertsitatean erabilitako puntuazio-eskala ere.

  3. Egindako ikasketen ikasketa-plana.

  4. Baliozkotu nahi den irakasgai bakoitzaren irakaskuntza-gida edo programa.

  5. Aldez aurreko azterlanaren eskaera baliozkotze proposamenarekin.

AZKEN OHARRA: Atzerriko hizkuntzako dokumentazio guztia behar bezala itzulita aurkeztu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetara, gaztelaniara edo euskarara (hizkuntza horietan eman ez badira). Aldez aurreko azterketarako ez da beharrezkoa itzulpen ofizialak izatea, baina baldintza hori ezinbestekoa izango da gerora lekualdaketa eskatzeko.

Eskaera hau atzerriko espedienteak aldez aurretik aztertzeko da. Ondoren, Fakultatearen webgunean lekualdatzeko eskaera egin beharko da, 2025-2026 ikasturterako UPV/EHUren irakaskuntzak kudeatzeko egutegian ezarritako datetan.

Eskaera

Web formularioa (epez kanpo)