Etorkizuneko ikasleak
Graduen Aurkezpena
Beheko estekan gure Fakultatean irakasten diren Graduei buruzko informazio erabilgarria topatuko duzu
ZIENTZIA MARTXAN
Kimika martxan
Kimika ikasgaia egiten ari diren DBH 4ko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta.
Jardunaldi hauen helburua batxilergoko ikasleek oro har zientziarekiko, eta batez ere kimikarekiko, duten interesa sustatzea da. Alde batetik, ikasleek laborategi-jardunaren inguruan duten prestakuntza osatu nahi da jardunaldi hauen bidez, ikasle horiek kimika hobeto ulertu ahal izan dezaten, eta horretarako, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaskuntza-laborategiak izango dituzte eskura. Horrez gain, zientzia honek dituen abantailen berri eman nahi zaie belaunaldi berriei, kimikak gaur egungo munduan duen eragina nabarmentzearekin batera. Bestalde, Kimika Bizirik jardunaldiak komunikazio-bide berri bat irekitzen du unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean; bata bestearekin elkarrizketan aritu eta ikuspegiak trukatuz, gure zeregin eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta horrek, nola ez, hobekuntzak ekarriko ditu gure ikasleak prestatzerako orduan.
Hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen saioan, ikasleek zenbait esperimentu egingo dituzte bi irakasleren ardurapean (irakasle horietako bat batxilergoko zentrokoa izango da eta bestea fakultateko norbait). Saioa hasi aurretik, segurtasun-arauen eta hondakinen tratamenduaren berri emango zaie, eta jarraian, zenbait esperimentu egingo dituzte. Azkenik, irakasleek eurek egindako zenbait froga ikusi ahal izango dituzte. Saioaren erdian, 30 minutuko atsedena egingo da Kimika Fakultateko instalazioak eta ikerketa-laborategiak erakusteko.
Fisikaz eta Ingenieritza Elektronikoaz blai
FIE en Acción-FIEz Blai ekimenaren helburua batxilergoko ikasleak Fakultatera urtero modu aktiboan hurbiltzea da; horrela, ikasleek beraien eguneroko esperientziatik hurbil dauden zenbait praktika arrunt egingo dituzte, oro har zientzia eta teknologiarekiko duten erakarpena sustatzeko bide gisa:
- Mikrouhin-labe baten bidez uhin elektromagnetikoak aztertzea
- Motor elektrikoaren oinarriak.
- Fisika hutsean
Horrez gainera, komunikazio-bide berri bat irekitzen da unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean. Egoera horrek, berriz, gure zereginak eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, eta baliteke ikasleen sarbide-profila hobetzea ere.
Funtsean, FIE en acción-FIEz Blai ekimenean proposatzen diren jarduerek bai Fisikan, Ingeniaritza Elektronikoan edo bien Gradu Bikoitzean interesa duten bigarren hezkuntzako ikasleen itxaropenak ase nahi dituzte.
Geologia martxan
Matematika bizirik
“Matematika bizirik” proiektuaren helburu nagusiena Matematikaren aldeko zaletasuna sustatzea da eta aldiberean adimenaren arintasuna eta arrazonamendu logikoa garatzea.
Jarduera hau matematikak eta problema askatzea gustukoa dauzkaten batxilergoko ikasleentzat bideratuta dago eta ikasleen partaidetza gogotsua sustatuko da.
Saioan zehar eta ikasleen laguntzaz modu praktikoaz gaur egun garrantzi handia daukaten matematikako gai ugari aurkeztuko dira: kriptografia, joku teoria, konbinatoria eta logikazko arrazoibidea, ordenagailuko programa bereziek eskeintzen duten geometriako irudikatzea,… Saioaren atal batean batxilerean garatutako matematikaren ikuspegia eta goi mailako ikasketetan garatutakoaren arteko aldea azalduko da.
OLINPIADA ZIENTIFIKOAK
Olinpiada | Izen-emate-data | Proba teorikoa data | Proba praktikoa data | Lekua |
---|---|---|---|---|
Biologia | 2025eko urtarrilaren 17ra arte | 2025eko urtarrilaren 24an |
2025ko urtarrilaren 24an |
ZTFn eta Gipuzkoako Kimika Fakultatean eta Arabako Farmazia FAkultatean |
Fisika | 2024ko azaroaren 6tik abenduaren 13ra | 2024ko abenduak 13 | 2025eko urtarrilak 31. Tokia: zehazteke | Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Leioa), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia), Farmazia Fakultatea (Gasteiz) |
Geologia |
2024ko martxoaren 7ra arte |
2024ko martxoaren 8an |
2024ko martxoaren 8an | ZTF-FCT |
Matematikak | 2025eko urtarrilaren 16ra arte |
2025eko urtarrilaren 17an (9:30etan) |
2025eko urtarrilaren 17an (15:00etan) |
ZTF-FCT |
Kimika |
2024ko martxoaren 14ra arte |
2024ko martxoaren 15an |
- |
Biologia (2025eko deialdia)
- Biologiako Olinpiadei buruzko informazioa (pdf, 449 KB)
- Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialari buruzko informazioa (pdf, 377 KB)
- Inskripzio orria (pdf, 88 KB), (docx, 416 KB)
- Prentsa oharra 2024 (pdf, 996 KB)
Fisika (2025ko deialdia)
Geologia (2023ko deialdia)
- Geologia Olinpiadei buruzko informazioa (pdf, 302 KB)
Kimika (2024ko deialdia)
- Dekanoak Zentruetako Zuzendariei zuzendutako gutuna (pdf, 217 KB)
- Gai zerrenda (pdf, 89 KB)
- Izena emateko orria (pdf, 1,2 Mb)
- Kimikako olinpiada nazionalak eta nazioartekoak (2021)
- Kimika-olinpiadetan ebatzitako gaiak eta arazoak (2020/2021). Sergio Menargues eta Amparo Gomez-Siurana
- 2024ko Irabazleen zerrenda
Matematika (2025eko deialdia)
- Araudi orokorra (pdf, 48 KB)
- Matematikako mintegiburuari bidalitako gutuna (doc, 107 KB)
- Lehen faserako deialdia (doc, 58 KB)
- Inskripzio orria (doc, 85 KB)