w_anuncio_eventos

Zientzia eta Teknologia Fakultatean kartelak jartzeko eta ekitaldiak iragartzeko protokoloa

Fakultateko barne komunikazioa hobetzeko asmoz gure Fakultatean kartelak nola jarri arautzen duen protokolo bat garatu dugu.

FAKULTATEAN EGINGO DIREN EKITALDIAK IRAGARTZEKO

  1. Gela eskatzea. Gela eskatzerakoan, arduradunak ekitaldia iragartzeko kartelak euskarri elektronikoan emango ditu (ver 1. Eranskina).
  2. Kartelak prestatzea.
    • Antolatzaileak FKTko pertsonak badira, Dekanotzaren UGAren diru-laguntzarekin inprimatuko dira kartelak (A3 tamainako 5 kartel, 1. Eranskina)
    • Antolatzailea kanpokoa bada, tauletan eta euskarrietan egoki jartzeko neurrian inprimatuko ditu bere kabuz (A3 tamainako 5 kartel, 1. Eranskina).
  3. Kartelak eta iragarkiak jartzea.
    • Noiz eta non: Astebete lehenago multimedia taldeak iragarkia plasmetan jarriko du eta kartelak atezaintzan utziko ditu Fakultateko iragarki-tauletan jar ditzaten (2. Eranskina).
    • Gainera, antolatzaileek ekitaldiak Fakultateko sarreretan iragarri ahal izango dituzte. Horretarako atezainari eskatu beharko dizkieten euskarri bereziak izango dituzte eskura (2. Eranskina).
    • Bestalde, Gela Nobleetan, hau da, Areto nagusian, Gradu aretoan, edo Adela Moyua  gelan egiten diren ekitaldietan, antolatzaileek egunean bertan gelaren aurrean kokatu ahal izango dituzte aurrez atezaintzan eska ditzaketen euskarri bereziak (2. Eranskina).
  4. Kartelak kentzea. Astearte arratsaldero Fakultateko iragarki-tauletako eta plasmetako kartel guztiak kenduko dira. Gainerako iragarkiak ekitaldiaren antolatzaileek kendu beharko dituzte.

ZEHAZTAPENAK

a) Asteazken kulturalak

Asteazkenean bertan, goizeko lehen orduan Fakultateko sarrera nagusian metakrilatozko taula (ikus 1. irudia irudi-galerian) jarriko da eta bertan eguneko ekitaldi guztiak iragarriko dira (GAUR FAKULTATEAN/HOY EN LA FACULTAD).

b) Fakultateko beste ekitaldi batzuk

Ekitaldiaren bezperan, azken orduan antolatzaileak kabaileteetan (ikus 2. irudia irudi-galerian) kartelak jarri ahal izango ditu Fakultateko sarreretan (atezaintzan emango diote beharrezko materiala).

Kasu berezietan (kartelak beste tamaina batekoak badira, hau da, handiagoak) Komunikazio Dekanordearekin (monika.ortueta@ehu.eus) hitz egin beharko da kartelak jarri aurretik.

Horrez gain, ekitaldiak Gela Nobleetan, hau da, Areto nagusian, Areto nagusiaren ondoko gelan, edo Gradu aretoan ospatuko badira, antolatzaileak iragarkia posterrak jartzekoetan (ikus 3. irudia irudi-galerian) kokatu ahal izango du aipatutako aretoen sarreran (atezaintzan emango diote beharrezko materiala).

1. ERANSKINA - KARTELEN EZAUGARRIAK

Gela bat hartzeko jarraian zehazten diren baldintzak beteko dituzten bi kartel elebidun eskatuko dira eta beti kontakturako pertsona bat eskatuko da (luzapena eta helbide elektronikoa):

  • Telebistak
    • Power Point formatu estandarra '25'4 x 19'05 cm / HORIZONTALA
    • Testuaren gutxieneko neurria 20 pt
    • Office-aren tipografia komuna
    • Ekitaldiko diapositiba elebidun bat
  • Fakultateko iragarki-taulak
    • Jpg, pdf edo ppt formatua
    • Gehienezko neurria: A3
  • Posterrak/kartelak/web
    • Jpg, pdf edo ppt formatua
    • Posterren gehienezko neurria: 60x80 cm / bertikala
  • Iragarki-taula urdinak
    • Jpg, pdf edo ppt formatua
    • Gehienezko neurria: A0

Hasiera

2. ERANSKINA - FAKULTATEKO IRAGARKI-TAULAK

a) Fakultateko iragarki-taula ofizialen kokapena

  • Kimika eraikinerako sarrera
    • Beheko solairua
      • Fakultatean
  •  Sarrera nagusia
    • Beheko solairua
      • AZP informazio-gunea
      • Fakultatean
      • Sindikatuak
    • Lehen solairua
      • Asteazken kulturalak
      • Zientziari buruzko jarduerak
      • Ikastaroak
      • Bestelakoak
      • ZTFIAZ
      • Masterrak
      • Ikasleak
      • Fakultateko masterrak
  • Matematika eraikinerako sarrera
    • Beheko solairua
      • Fakultatean

b) Fakultatean kartelak jartzea

Informazioa zuzen banatzeko, atezaintzakoek kartelak jaso eta jarriko dituzte dagozkien iragarki-tauletan. Zalantzaren bat izanez gero, jarri kontaktuan Komunikazio Dekanordearekin (itzi.alkorta@ehu.es).

c) Fakultateko kartelak kentzea

Iragarki-taula ofizialak astean behin berrikusiko dira (asteazken arratsaldeetan) eta kartelak dataren arabera kenduko dira.

d) Plasmentzako protokoloa

Multimediak gehienez aste bateko aurrerapenarekin iragarriko ditu ekitaldiak. Plasmak goizero eguneratuko dira.

  • Fakultatean egingo den eta ikasle eta langileentzat interesgarria izan daitekeen jarduera oro iragarriko da
  • Salbuespenak salbuespen, EZ da Fakultatean egingo EZ den jarduerarik iragarriko.
  • Ekitaldiko diapositiba bat

* OHARRA: Garrantzitsua da aipatzea iragarki-taulen banaketa aldian behin berrikusiko dela errotulua iragartzen den informazioari egokitzeko asmoz.

Hasiera

3. ERANSKINA - KARTELAK ORDAINTZEA

Dekanotzak ordainduko du Fakultatean egiten diren eta Fakultateko norbaitek antolatu dituen jarduera guztietarako kartelak inprimatzearen kostua (A3 tamainako 5 kartel, eta, beharrezkoa balitz, poster bat).

Ekitaldia Fakultatekoa EZ den norbaitek antolatzen badu, hark ekarriko ditu kartelak, EHUko beste ikastegiren batetik badator UGA zenbakia eskatuko zaio. Gure egoitzak erabiltzeko kanpoko eragileekin izan beharreko kontaktu guztiak Zentro arduradunaren teknikoaren bidez edukiko dira.

Hasiera

w_anuncio_eventos_imagenes

Irudi-galeria