w_prestamo_portatiles

Ordenagailu eramangarrien mailegua

Maileguan eska daitezkeen ordenagailu eramangarriak Zientzia eta Teknologia Fakultatean jarduera eta lan akademikoak egiteko bakarrik erabil daitezke. Hartzaileak ZTF-FCT-ko ikasleak izango dira.

Ordenagailuak Atezaintzan mailegatuko dira eta dagokion inprimakia bete beharra dago. Ikasle-txartela utzi beharko da ordenagailu eramangarria hartu ahal izateko.

Saio bakoitzaren iraupena 2 ordutakoa izango da gehienez ere, berritzeko aukerarekin beste eskaerarik ez badago. Mailegu zerbitzuaren ordutegia 8:00etatik 20:00etara izango da. Ordenagailuaren itzulpenean atzeratzeak mailegu zerbitzu honen etenaldia ekar dezake.

Ordenagailua piztuta eta osagarri guztiak onik daudela itzuli behar da. Langileek egoera onean dagoen ala ez egiaztatuko dute ikasle-txartela itzuli baino lehen.

Internetera WIFI bidez (eduroam) konektatzeko LDAP erabiltzailea eta pasahitza erabili beharko dira.

Gomendagarria da ordenagailuan dokumenturik ez gordetzea, saioa bukatutakoan edo ordenagailua itzaltzean ezabatuko dira eta. Beraz, informazioa aldizka USB memoria batean gordetzea edo posta elektronikoz bidaltzea gomendatzen da.

Izan gogoan honako hauek:

  • Ezin dira kontsultatu eduki ilegalak, pornografikoak, arrazistak edo sexistak izan ditzaketen web orriak, ezta legeek babestutako banakako edo taldeko balioen aurkakoak ere.
  • Ezin da ordenagailua erabili irabazizko ekintza edo negozioetarako, ezta Unibertsitateari gastua ekar diezaioketen jardunetarako ere.
  • Ezin da ordenagailua besterik gabe nabigatzeko (atsegin hartzeko, olgetako) erabili.
  • Egile-eskubideen urraketa. Derrigorrezkoa da copyright eskubideak errespetatzea.

Ordenagailu eramangarriak arazoren bat badu edo ez badu ondo funtzionatzen atezaintzako langileei adierazi berehala.

Erabiltzaileak ordenagailu eramangarriaren zaintze eta erabilera egokiaren ardura izango du maileguak irauten duen bitartean. Ordenagailua edo bere osagarriren bat galduz gero, erabiltzaileak izango du birjartzeko ardura.

Zerbitzu honen erabilera desegokiak beronen etenaldia ekarriko du, eta gainera dagozkion diziplinako neurriak hartuko dira eragindako kalteen arabera.