Panelak erreserbatzeko protokoloa
1.a Mezu elektroniko bat igorri beharko zaio ikastegiko teknikariari, erreserbarako fitxa, atal guztiak beteta dituela, atxikiz.
2.a Erabilerarengatik bada ere, panelak narriatzen doazela kontutan hartuta, fakultateak, maileguaren ordainetan konpentsazio bat jasoko du, panel bat erosiz, hain zuzen.
3.a Ez da konpentsazio honen kargu egin beharko ondoren adierazten diren baldintza guztiak betetzen direnean:
a) Panelak ikastegiko aretoetan erabiltzen badira.
b) Panelak ikastegiko pertsonalak eskatzen baditu.
c) Fakultatea ekitaldiaren laguntzaile gisa agertzen bada.
4.a Konpentsazioa egingo da beti ere ondoko kasu hauetan:
a) Panelak ikastegiko aretoetatik at erabiltzen badira, eskaria nork egiten duen kontutan hartu gabe.
b) Eskatzailea fakultate honetatik kanpokoa denean, salbu eta Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen izenean eskatzen bada.
Honako protokolo hau 2014ko irailaren 1etik aurrera egongo da indarrean.