w_matricula nuevo acceso

Matrikula graduko 1. mailan. Ikasle berriak

Matrikula on-line

Ordutegi-muga duzu. Zure zitazioaren ordutegia errespetatu behar duzu. 

Matrikula on-line

Aurrez aurreko matrikula

ZTFko idazkaritzan, esleitu zaizun egun eta orduan.

  • Tlfno. 94 601 2677
  • Email: sec-centro.fct@ehu.eus
     

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Hauek dira matrikula egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.
  • Datu ekonomiko eta estatistikoen orria (pdf, 218 Kb), matrikula-prozesuan jakinarazi beharrekoa.

Matrikularen ordainketa helbideratu nahi baduzu, bankuko datuak eman beharko dituzu ordainketa helbideratzeko inprimakiaren bidez (pdf, 75 Kb) matrikula egiterakoan; baina gogoratu txartel/bizum/NireOrdainketa Wallet-en bidez ere ordain dezakezula.

Falta den dokumentazioa UPV/EHUren aplikazio informatikora igo beharko dituzu 10 eguneko epearen barruan. Ikasle profila erabili behar duzu aplikazioan sartzeko, eta “Matrikulak” karpetako “Matrikulatzeko dokumentazioa igo” atala aukeratu. Bideo bat daukazu azalpenekin.


Epeak (hitzorduaren arabera)

  • 1. onarpena, 2024ko uztailaren 15etik 18ra matrikula.
  • 2. onarpena,  2024ko uztailaren 22an matrikula.
  • 3. onarpena, 2024ko uztailaren 26an matrikula.
  • 4. onarpena, 2024ko irailaren 2an matrikula.
  • 5. onarpena, 2024ko irailaren 6an matrikula.
  • 6. onarpena, 2024ko irailaren 11an matrikula.
Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta epean, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu. Baina ez zara geratuko inolaz ere itxaron zerrendatik kanpo.