w_pro_inn_edu_03

Geología: Think Global, Act Local

Taldeko kideak

  • Ainhoa Alonso Olazabal
  • Martin Arriolabengoa Zubizarreta
  • Begoña Bazan Blau
  • Ainara Badiola Kortabitarte
  • Arantxa Bodego Aldasoro (koord.)
  • Alejandro Cearreta Bilbao
  • Ane García Artola
  • María Jesús Irabien Gulías
  • Ana Pascual Cuevas
  • Aitor Payros Agirre
  • Xabier Pereda Suberbiola
  • José Luis Pizarro Sanz
  • M. Karmele Urtiaga Greaves

 

Laburpena eta helburuak:

Geologia graduko lehen mailako ikasleen motibazioa handitzeko asmoz, Geologia eta Geologia Osagarriak irakasgaien irakaskuntza metodologiak moldatzea du helburu proiektu honek, STEAM gaitasunetara egokitzeko, Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntza aktiboa aplikatuz. Metodologia honen ikaskuntza metodoa, arazo, egoera edo kasu baten inguruan testuinguratzean datza, ikaslegoa bere ikaskuntzaren erdian jarriz. Honetaz gain, Bertakoan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia ere aplikatu nahi da, gure inguruan eskuragarri dauden baliabideak erabiliz globalak diren kontzeptu eta praktikak ulertzeko, beste modu batera, kontzeptu hauek modu abstraktuan edo loturarik gabe geratzea ekidinez. Eredu honek gure komunitatean egindako eta egiten den lan zientifikoa ezagutzen lagunduko dio ikasleari, baita zientziaren berezkotasuna ezagutzen ere: nolakoa da zientzia, nola funtzionatzen du eta nortzuk diren zientzialariak. Hauek nabarmengarriak diren alderdiak dira, batez ere Geologian, bigarren hezkuntzako ikasleen artean gutxien ezagutzen den zientzia izanik.