Geologia Lurra osorik hartuta aztertzen duen zientzia da; hau da, haren konposizioa, egitura, jatorria eta eboluzioa. Informazio geologikoaren ezagutza eta erabilera egokia lagungarria izan daiteke bizitzak salbatzeko eta natura hondamendiek eragindako galera ekonomikoak murrizteko, hondamendi gehienek jatorri geologikoa baitute (lurrikarak, tsunamiak, sumendien erupzioak, uholdeak, luiziak…).
Geologiako Graduak emango dizun prestakuntzaren bidez, lurrazaleko eta lurrazpiko informazioa biltzeko eta interpretatzeko gai izango zara, gure planetaren iragana eta oraina finkatzeko eta haren etorkizuna iragartzeko. Horrez gain, kartografia geologikoak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu, horrelakoak ezinbestekoak baitira lurralde plangintzarako eta garapen jasangarriko estrategiak proposatzeko.
Gradua praktikoa da gehienbat; izan ere, kredituen % 49 landa irteeretan eta laborategiko praktiketan egiten da. Era berean, aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Oinarrizko Geologia eta Geologia Aplikatua.
Ezagutza arloa
Zientziak
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,85 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
50 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Izen handiko ibilbide zientifiko eta akademikoa duten irakasleak.
- Kanpoko praktika ugari. Egonaldiak egin ahal izango dituzu beste unibertsitate batzuetan.
- Gero eta handiagoa da geologiako profesionalen eskaria.
- Askotariko lan irteerak: natur baliabideak, obra publikoak, ingurumena, arrisku geologikoak, aldaketa klimatikoak, planetako ustiapena, ikerkuntza, irakaskuntza eta dibulgazioa edo ondare geologiko eta paleontologikoa.
Sarrera-profila
Natura atsegin baduzu, paisaia geologikoek erakartzen bazaituzte, landa lanak motibatzen bazaitu, geologiako, matematikako, fisikako, kimikako eta biologiako oinarrizko ezagutzak badituzu, Geologiako Gradua da titulu egokiena zuretzat.
Irteera profesionalak
Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:
- Meatzaritza: mineralen eta energia baliabideen esplorazioa eta ustiapena
- Harrobiak
- Eraikuntza
- Geoteknia, obra zibilaren esparruan
- Baliabide hidrikoen garapena: akuiferoen prospekzioa eta esplorazioa
- Natura arriskuen aurkako prebentzio-neurriak
- Ordezko energiak
- Ingurumenaren eta ondareen analisia eta kudeaketa
- Administrazio publikoak
- Ikerketa eta irakaskuntza
- Zientzia-dibulgazioa