Ikasketa plana
Eskuratutako gaitasunak
Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:
- GE1. Geologiako teoriak, paradigmak, kontzeptuak eta printzipioak ezagutu eta erabiltzea.
- GE10. Ezagutza geologikoak aplikatzen jakitea, baliabide naturalak gizarte-eskariari jarraiki eta era iraunkorrean ikertu, ebaluatu, erauzi eta kudeatzeko.
- GE11. Prozesu eta material geologikoen jakintza legez geologoen jarduera-eremutzat hartutako lanbide-esparruetan erabiltzea.
- GE12. Harri, egitura, paisaia eta beste elementu natural batzuei lotutako askotariko eremu geologikoetan landa-esperientzia edukitzea.
- GE13. Geologiarako garrantzitsuak diren beste diziplina batzuei buruzko jakintza egokia edukitzea.
- GE2. Geologiako terminologia, nomenklatura, hitzarmenak eta unitateak behar bezala erabiltzea.
- GE3. Prozesu geologikoen eta planetan dituzten ondorioen (mineralak, harriak, fosilak, egiturak, erliebeak eta abar) espazio- eta denbora-ikuspegia eskuratzea.
- GE4. Egungo ingurumen-prozesuak, lotutako arriskuak eta Lurreko baliabideak ustiatu eta kontserbatzeko beharra ezagutu eta ulertzea.
- GE5. Landa-lana eta laborategiko lana era arduratsu eta seguruan egitea.
- GE6. Gainazaleko datuetatik eta datu geofisikoetatik abiatuta, zorupearen ereduak lantzea.
- GE7. Landa-laneko eta laborategiko laneko datuak eta oharrak teknika eta tresna egokiekin lortu, prozesatu, aztertu eta interpretatzea, eta emaitzak txostenetan edo landa-koadernoan erarik egokienean dokumentatzea.
- GE8. Gai izatea arazo geologiko bat konpontzeko estrategia bat zehaztu eta ezartzeko, eta dagokion txostena egiteko.
- GE9. Gai izatea informazio geologikoa jende adituari nahiz aditua ez denari idatziz eta ahoz helarazteko.
- GT1. Analisi eta sintesirako gaitasuna.
- GT2. Arazoak konpontzeko gaitasuna.