Euskara Azentuekin

Euskara Azentuekin

Brasildarren, Italiarren, Argentinarren eta Andaluziarren euskal doinua.

Mikel Laboa plazan, Leioan
Abenduak 1, 12:00etan

Euskaraz egiten dute partaide guztiek, baina munduaren punta batekoa da bakoitza. Guztietarik inork ez dakar euskara etxetik, gero ikasitako hizkuntza dute eta trebeziaz baliatzen dute unibertsitatean beren egunerokoan.

Ekitaldi berezia izango da inondik ere, partaideen esperientzia bizi eta bitxiak entzuteko eta haiekin hitz egiteko parada izango baita. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Erdu solastatzera eta zuen bizipenak partekatzera!

 

Mahai-inguruaren partaideak (aho-biziak denak):

Moderatzailea:

  • Reyes Prados, Sevillarra (Komunikazio Zientziatakoa)

Partaideak:

  • Cristina Miranda da Almeida, Brasildarra (Arte Ederretakoa)
  • Matteo Vannacci , Italiarra (ZTFkoa)
  • Gabriel Lopez, Argentinarra (ZTFkoa)
  • Teresa Campos, Jaengoa (Hezkuntza Fakultatekoa)
  • Juan Abasolo, Argentinarra (Hezkuntza Fakultatekoa)

 

Bertsolariak:

  • Manu Bendala, andaluziako euskaldun berria
  • Peio Aldraiz, iruñako euskaldun berria