Breadcrumb

Gakoak - Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics

Masterraren gakoak

EMIMEPko masterrak, goi-maiztasun elektronika eta fotonikako zientzia eta teknologia ikasketak eskaintzen ditu hainbat aplikaziotara zuzenduta. Helburua Europako teknologia eremuetan identifikatutako beharrak gainditzea da.

EMIMEP masterra bi urtetan banatzen da. Lehenengoan, ikasle guztiak elkarrekin egongo dira Limogesko Unibertsitatean (UNILIM) lehenengo seihilekoan eta Bresciako Unibertsitatean (UNIBS) bigarren seihilekoan.

Bigarren urtean, ikasleek lau ibilbideren artean aukera dezakete UNILIM, UNIBS, UPV/EHU eta FSU Jenan. Laugarren seihilekoa masterreko tesian zentratuta dago erabat.

Irakasle gonbidatu batzuek EMIMEPen hezkuntza-eskaintza osatuko dute, bai irakasle bisitarien mintegi gisa, bai ikuspegi-eskola gisa, hala nola Ikerketa eta Industria Astea edo, programaren amaieran, udako eskola.

Informazio gehiago: https://www.erasmus-mundus.emimep.eu

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

10

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Friedrich-Schiller-Universität Jena (Alemania)

Universitá Degli Studi di Brescia (Italia)

Université de Limoges (Frantzia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
COLLANTES METOLA, JUAN MARIA

WEB

Arrazioak - Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Summer school eta research/industrial Week.
  • Hitzaldiak eta mintegiak seihileko bakoitzean.
  • Doktorego-ikasketak Europako laborategi onenetan egiteko aukera.
  • Enplegagarritasun handia puntako teknologia-industrietan.

Partaideak - Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics

Unibertsitate partaideak

University of Brescia
Université de Limoges
Friedrich Schiller University Jena

Irteera profesionalak - Erasmus Mundus European Master for Industry in Microwave Electronics and Photonics

Irteera profesionalak

50 nazioarteko lankide partaide baino gehiago, industria eta ikerketa erakundeetatik. Horien artean: Phillips, Thales, NXP, Thales Alenia Space, Infineon, Rohde & Schwarz, French Space Agency, Carl Zeiss AG, Fraunhofer IOF, Tecnalia, United Monolithic Semiconductors...

EMIMEPeko tituludun ikasleak zuzenean kontratatzen dituzte enpresek edo doktorego-programa bat egiten dute unibertsitateetan, ikerketa-institutuetan edo industria-doktoregoetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak