Praktikak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak

Praktikak eta Mugikortasuna - Mikrouhin Elektroniko eta Fotonikaren Industriarako Europear Erasmus Mundus Masterra (EMIMEP)

Masterreko ikasketa programa lau seihilekotan dago banatuta, bakoitza 30 ECTSkoa. Lehenengo hiru seihilekoetan eskolak, ariketa praktikoak eta laborategiko saioak dira nagusi, eta azkenekoan, banakako lana egiten da masterreko tesiarekin lotura izango duena. Guztia da nahitaezkoa.

Lehenengo ikasturtean nahitaezko gaiak lantzen dira eta lehenengo seihilekoa Limogeseko Unibertsitatean ematen da; bigarrena, Bresciako Unibertsitatean. Hirugarren seihilekoan sakontze ikasketak egiten dira lau erakundeetako batean (aipatutako bi unibertsitateak, Astongo Unibertsitatea edo UPV/EHU). Mugikortasun programaren bidez arlo bateko prestakuntza osatu daiteke kontuan izanda unibertsitate bakoitzaren espezializazio arloa. Azkenik, masterreko tesia egin behar da (4. seihilekoa); ikasketetan parte hartzen duten unibertsitateetako edozeinetan egin daiteke edo elkartutako industriaren batean, baina, betiere, partaide den unibertsitate bateko irakasle batek gidatuta.

XSLaren edukia

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

Ordu kopurua : Gutxienez 150 ordu

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hauetara : Collantes Metola, Juan Maria