Diseño y realización de un proyecto abierto como tarea dentro la asignatura de Técnicas Experimentales I
Taldeko kideak
- Hegoi Manzano (koordinatzailea)
- Josu Martínez (koordinatzailea)
- Idoia Garcia de Gurtubay
- Gotzon Madariaga
Laburpena
Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko graduetako lehen mailako Teknika Esperimentalak I (6 ECTS) ikasgaian, ikasleek Fisika Orokorra ikasgaian ikasitako mekanika eta elektrizitate kontzeptuei buruzko laborategiko 10 praktika garatzen dituzte. Praktikak bikoteka egiten dira, gidoi bat jarraituz fisikako irakaskuntza-laborategiaren barruan. Praktika bakoitzaren amaieran, eta laborategia utzi aurretik, ikasleek egindako lanaren txosten zehatza eta autokontsitentea eta ondorio nagusiak aurkeztu behar dituzte. Metodologia honekin, lan ez-presentziala, funtsean gidoia aldez aurretik irakurtzera mugatzen da, aste horretako praktikaren prestaketa gisa. Horren ondorioz, ECTS karga duen irakasgai baterako ezarritakotik urrun geratzen da. Gainera, irakasleek azken urteotan nabarmendu dute ikasle asko ez dutela barneratzen praktikei emandako ikuspegia fenomeno fisikoen ulermena maximizatzeko, eta gidoia errezeta bat izango balitz bezala jarraitzen dutela hausnarketarik egin gabe.
Proiektu honetan estrategia bat planteatzen da bi arazoak konpontzeko eta gaitasun gehigarriak lantzeko, praktika berri bat txertatuz. Gainerakoak ez bezala, praktika hau irekia da eta ikasleek beraiek diseinatu eta gauzatu behar dute lauhilekoan zehar, DIY (Do-It-Yourself) irakasgaiaren ingurune formaletik kanpo (nahiz eta laborategia eta Sailak dituen beste baliabide batzuk erabil ditzaketen).
Hauek dira proiektu honen helburuak:
- Benetako arazo esperimentalei aurre egiteko laborategi batean beharrezkoa den pentsamendu kritikoa garatzea.
- Lan autonomoa sustatzea (ikusi zeharkako gaitasunak).
- Problema irekiak konpontzea eta irtenbideak bilatzea proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez.
- Ikasleak fisika esperimentalarekin kontaktuan edukitzea laborategi formal baten esparru fisikotik kanpo.
- Irakaskuntzaren ikuspegitik, ikasgai esperimental baten barruan beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak eskuratu direla bermatzea, baloratzea eta ebaluatzea.
- Ikasleek fisika esperimentalarekiko interesa piztea.