w_diphoterine

Diphoterine

Zipriztintze kimikoen kasuan, hormako garbiketa estazioak (Diphoterine) daude eskuragarri.

Erabiltzeko era

  • Garbiketa hasi zipriztina gertatu eta ondorengo minutuan.
  • Jantziak edota ukipen-leiarrak kendu.
  • Ontzi osoa erabili (begiak garbitzeko bi ontzi daude, begi bakoitzeko bana, hala behar izanez gero).
  • Begia aktiboki garbitu ondoren Afterwash II soluzioa erabiltzea gomendatzen da begiak bere egoera fisiologikoa arinago berreskura dezan.
  • Larruazalean MINI DAP aerosola erabili.
  • Zipriztina aho-mukosetara heldu bada, ahoa garbitzeko Diphoterine erabili eta ondoren listua bota.
  • Entzunbidera sartu bada, bertan 500 ml Diphoterine bota, burua alde batera okertuta likidoa belarritik kanpora erraz atera dadin.

Mediku-zerbitzuak ohartarazi.

Kokapena

Saila Lokala Helburua
Kimika Organikoa B5.P1.6 Irakaskuntza
CD2.P1.11 Ikerkuntza
CD2.P2.11 Ikerkuntza
Kimika Analitikoa B2.P1.5 Irakaskuntza
korridorean atearen ondoan CD1.P0.18 Ikerkuntza
Kimika Fisikoa B3.P1.4 Irakaskuntza
CD1.P2.2 Ikerkuntza
Kimika Ezorganikoa B4.P1.4 Irakaskuntza
korridorean CD1.P1 Ikerkuntza
Ingeniaritza Kimikoa B1.P0.5 Irakaskuntza
B1.P0.8 Ikerkuntza
B1.P1.12 Ikerkuntza
B1.P2.10 Ikerkuntza
Biologia B3.P0.7 Irakaskuntza
B5.P0.4 Irakaskuntza
B5.P0.7 Irakaskuntza
- Atezaintza -