Breadcrumb

w_11F

Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 15ean erabaki zuen 70/474/Add.2 ebazpenaren bitartez otsailaren 11 Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna izendatzea, horrela emakume eta neskatila guztiek zientzian duten parte-hartzea bidezkoa eta erabatekoa izan dadin, eta, bide batez, genero berdintasuna eta emakumearen ahalduntzea lortzeko.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordetik egun hori eta bere aldarrikapena ikusgai bihurtu nahi ditugu, emakumea eta zientzia uztartuz.