Multimedia zerbitzua
Multimedia Zerbitzuak, beste hainbat eginkuzunen artean, ikus-entzunezko gaietan Fakultateko kideei laguntza ematen die, irakaskuntza geletako eta aretoen ikus-entzunezko ekipamenduarekin loturiko gertakariez arduratzen da, Fakultateko ekitaldietan behar den ikus-entzunezko ekipamenduaz arduratzen da eta ZTF-FCTaren informazio zein jarduerak hedatzeko ardura bere gain hartzen du: sare sozialak, kartelak, web-a eta abar.
Multimedia Zerbitzuaren Pertsonala: mmedia.fct@ehu.eus - 688 67 36 20
- Jorge Díaz: 94 601 2687 - jorge.diaz@ehu.eus
- Venancio Cristobalena: 94 601 3423 - venancio.cristobalena@ehu.eus
- Raquel Torralba: 94 601 8409 - raquel.torralba@ehu.eus
- Oscar Bernal: 94 601 8441 - oscar.bernal@ehu.eus
- Jabi Rojo: 94 601 3423 - javier.rojo@ehu.eus
Irakaskuntza gelentzako arreta protokoloa
IRAKASKUNTZA GELEN MULTIMEDIA SISTEMETAN GERTAKARIAK
Ikus-entzunezko ekipamenduekin lotutako gertakari guztiak konpontzen dira, eta horretaz gain, ekipamendu informatikoarekin lotuta dauden gertakariak eta Multimedia Zerbitzuko teknikariek konpondu dezaketenak.
IRAKASKUNTZA ETA INFORMATIKA GELEN SISTEMA INFORMATIKOETAN GERTAKARIAK
- Gertakaria Multimedia Zerbitzura iristen da. (Oharra: garrantzitsua da irakasleek momentuan abisatzea, ez dute klasea amaitu arte itxaron behar, momentuan konpondu daitekeen arazoa izan daitekeelako).
- Garrantzirik gabekoa bada, Multimedia Zerbitzuko teknikariek konponduko dute (Adibidez: konexio-blokea ez dago konektatuta, ez da ekipamendua piztu, sagua falta da, teklatuko teklaren bat sakatuta dago, etab. ).
- Arazoak CAU-ren bitartekotza behar badu:
- Multimedia Zerbitzuko teknikariek gertakarien berri emango dute 154400-an. [Kasu berezietan, arazo mota eta horren egoerari buruz eman behar diren azalpenak kontuan izanda, irakasleari zuzenean CAU-rekin harremanetan jartzea eskatu ahal zaio. Adibidez, erabiltzen ari den aplikazio/software-aren arazoa denean, zehaztasunez azaldu beharreko egoera batean, etab...].
- Posiblea balitz, larrialdiaren arabera (konponbidea argi badago eta jarduerarekin jarraitzea ezinbestekoa bada), Multimedia Zerbitzuko teknikariek zuzenean komunikatuko zaie CIDIR-eko teknikariei, eta berehala ezin bada konpondu, eskola ez geldiarazteko irtenbide bat topatuko da (ordenagailua edo proiektagailu eramangarria, etab.)
- Multimedia Zerbitzuko teknikariek gertakariaren konponbidearen segimendua egingo dute.
- Gela edota bertako ekipamendua ezin bada epe batez erabilia izan, Multimedia Zerbitzuko teknikariek e-mail bat bidaliko diete gela hori atxikita duten irakasleei gertakariaren berri emateko. Behin arazoa konponduta, beste e-mail bat bidaliko zaie.
- Gertakaria CAU-ra zuzenean iristen da
- CIDIR-ari, Zentroko Multimedia Zerbitzuko teknikariek geletako gertakariak kontsultatu ahal izatea eskatu zaio.
ORDUTEGIAK:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 20:00etara
- Aste Santuan, Gabonetan eta udan: 8:15etik 14:15era