Ikasleentzako jarduerak
Zientzia eta Teknologia Fakultateak 2025ko urtarrilean eta otsailean bi tailer antolatu ditu ikasleak laneratzeko prestatzeko. Lehenengo tailerrean, enpresentzat erakargarria den curriculum vitae bat eta aurkezpen-gutun bat idazten ikasiko da. Bigarren tailerrean, enplegua aktiboki bilatzeko baliabideak erakutsiko dira. Tailer horietan emandako prestakuntza Enpresak eta Zentro Teknologikoak Aurkezteko Jardunaldiarekin osatuko da. Jardunaldi horretan, ikasleak kanpoko praktikak eskaintzen dituzten edo zentroko ikasketak egin dituztenak kontratatzen dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango da.
Gainera, aurreko ikasurteetan jarduera beragatik kredituen aintzatespenik eskatu ez bada, hautazko 0,5 ECTS kredituren aintzatespena lortu ahal izango da, lan-mundurako prestatzeko bi tailerretan parte hartuz.
EGITARAUA
- Urtarrilak 29, asteazkena, 1.2 gela (gaztelaniaz). 11:45-13:45
Enrique Pérez. “Cómo redactar mi curriculum y carta de presentación y defenderlos en una entrevista de trabajo”
- Otsailak 5, asteazkena
Enpresa eta Berrikuntza Teknologiko Zentruen Aurkezpenerako XX. Jardunaldiak
- Otsailak 12, asteazkena, 1.1 gela (euskaraz) 1.2 gela (gaztelaniaz). 11:45-13:45
Janire Metxaka eta Xabier Txopitea. “Enplegua bilatzeko baliabideak”