Eduki publikatzailea

Ongi etorria emateko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/04

Irailaren 7an, ostirala, Fakultateko Paraninfoan izango den Ongietorri Ekitaldia parte hartzeko deia luzatzen dizut. Harrera Planaren barruan, Biologiako, Biokimika eta Biologia Molekularreko, Bioteknologiako, Geologiako eta Ingeniaritza Kimikako titulazioen ikasleak goizeko 10:30etan eta Fisikako, Kimikako, Matematikako, Ingeniaritza Elektronikoko eta Gradu bikoitza Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoko titulazioen ikasleen kasuan eguerdiko 12:00etan deituta daude. Ekitaldian bertan, Fakultatearen antolakuntza eta funtzionamenduaren argibide orokorrak azalduko dira eta ikasketeen ingurukoak ere.