Eduki publikatzailea

Berdintasun Batzordearen Ekintzak - 2014/2015 Ikasturtea

Martxoak 8

Lehiaketa

"Marjorie Lee Brown"

Marjorie Lee Browne-aren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasunarako Batzordeak Marjorie Lee Browne izeneko panel lehiaketa antolatzen du.

Marjorie Lee Browne (1914-1979) AEBetako Tennessee hegoaldeko estatuan jaio zen. Berak bi urte zituelarik bere ama hil zen eta bere aitak hezi zuen. Bere aitak trenbideetako posta zerbitzuan egiten zuen lan eta berak irakatsi zion matematikarako zaletasuna. Bakarrik afroamerikarretarako ziren ikastetxeetan ikasi zuen eta Matematikan gradua lortu zuen 1935ean Howard Unibertsitatean. Graduetarako matematika kurtsoan matrikulatu zen geroago Michigan Unibertsitatean, ikasle afroamerikarrak onartzen zituen erakunde akademiko gutxietariko batean. Denbora pasatu heinean bere lana eta irrika aintzatetsi egin zen eta arduraldi osoko irakasle laguna bihurtu zen unibertsitate horretan. 1949an doktore gradua lortu zuen matematikan, Estatu Batuetan gradu akademiko hau lortzen zuen lehenengo afroamerikarretariko bat izan zen Marjorie Lee Browne. North Carolina Central Unibertsitateko Matematika Fakultatean sartu zen urte horretan. Hurrengo 30 urteetan zehar unibertsitate horretan irakasteari eta ikertzeari ekin zion, 1951etik 1970rera Browne bera saileko burua izanik. Marjorie Lee Browne 1979ko urrian hil zen Durham-en, North Carolina-n, bihotzekoak jota.