Zientzia eta Teknologia Fakultateko IX. Ikerkuntza Jardunaldiak
Data
Noiztik 2025/04/09 Noiz arte 2025/04/10
Kokapena
Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Apirilaren 9an eta 10an Zientzia eta Teknologia Fakultatean IX. Ikerketa Jardunaldiak egingo dira.
Apirilaren 9an, asteazkena, IX. Jardunaldien inaugurazio ofiziala egingo da Paraninfoan. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako Sailburua Juan Ignacio Perez, Ikerketako Errektoreordea Jon Umerez eta Fakultateko Dekanoa Fernando Plazaola. Carmen Mijangos ikertzaileak, Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeros (ICTP-CSIC-Madrid) kideak, inaugurazio hitzaldia emango du.
Apirilaren 10ean, osteguna, ZiForKrim (Zientzia Forenseak eta Kriminalistikoak) Katedraren aurkezpena egingo da. Egun hori ere doktoratu aurreko ikertzaileei eskainiko zaie, eta beren ikerketa aurkezteko aukera izango dute, ahozko komunikazioen bidez. Arlo ezberdinetan banatuko dira: Biozientziak, Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa, Geologia, Matematika, Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa.
Zentroko ikertaldeek aukera izango dute beren ikerketa poster moduan aurkezteko (ikertalde bakoitzeko bana), zeinean ikerketa ildo guztien laburpen bat agertzen den.
Honekin batera doan egitarauan ikus dezakezuenez, jardunaldi hauek oso interesgarriak dira ikasleentzat. Horregatik, haien parte hartzea sustatzea eskatzen dizuegu, ikasgelaren presentzialtasuna programatutako jardueretara eramanez.
Egitaraua
Asteazkena, apirilak 9
- 9:00 - 14:00 Posterren jardunaldi jarraitua
- 10:45 – 11:15 Jardunaldien hasiera (Dekanoa, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako Sailburua eta Ikerketaren arloko Errektoreordea). Paraninfoan
- 11:20– 12:00 Kafea Grande Sallen eta posterren bisita
- 12:00 – 13:30 Inaugurazio-hitzaldia Prof. Carmen Mijangos, Instituto de Ciencia y Tecnología de Polímeros (ICTP-CSIC-Madrid). Paraninfoan
Osteguna, apirilak 10
- 9:00 - 14:00 Posterren Jardunaldi jarraitua
- 9:30 – 10:30 ZiForKrim Katedraren aurkezpena (Zientzia Forenseak eta Kriminalistikoak). Gradu Aretoan
- 10:30 - 11:30 Ahozko komunikazioak Biozientziak, Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa, Geologia, Matematika, Kimika eta Ingeniaritza Kimikoa
- 11:30 – 12:00 Kafea Grande Sallen eta posterren bisita
- 12:00 – Sari-banaketa. Jardunaldien itxiera
Komunikazioaren informazioa
- Izenburua: Zientzia eta Teknologia Fakultateko IX. Ikerkuntza Jardunaldiak
- Egileak: Fakultateko dekanotza