Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Erasmus BIP " Marine Environmental Threats " UNESCOren aitorpena jaso du Ozeano Hamarkadaren jarduera gisa

met-bip-course erasmusplus

Paviako Unibertsitateak, Azoreetako Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean zuzendutako Erasmus+ ‘Marine Environmental Threats’ Programa Intentsibo Konbinatuaren hirugarren edizioak UNESCOren Gobernu Arteko Ozeanografia Batzordearen babesa jaso du Garapen Iraunkorrerako Ozeano Zientzien Nazio Batuen Hamarkadaren (Ocean Decade) esparruan (2021-2030).

2017an Nazio Batuen Batzar Orokorrak aldarrikatu zuen Ozeanoen Hamarkadak, ozeano-zientzien eta ezagutzaren sorrera suspertu nahi ditu, ozeano-sistemaren egoeraren narriadurari buelta emateko eta itsas ekosistema erraldoi honen garapen jasangarrirako aukera berriak katalizatzeko.

Ozeano Hamarkadaren ikuspegia "nahi dugun ozeanorako behar dugun zientzia" da.

Marine Environmental Threats (MET) ikastaroan parte hartzen duten ikasleek Ozeano Hamarkadako hurrengo erronkei buruzko prestakuntza jasotzen dute: (#1) Itsas kutsadura ulertzea eta aurre egitea; (#2) Ekosistemak eta biodibertsitatea babestu eta leheneratu; (#3) Mundu osoko populazioak modu jasangarrian elikatu; (#5) Klima-aldaketari ozeanoetan oinarritutako irtenbide bat aurkitu; (#10) Gizarteak ozeanoarekin duen harremana berreskuratu.

Erasmus+ programa hau Hamarkadako helburu hauekin ere bat dator:

Gaitasunak garatu eta ezagutza sortu → MET ikastaroak hiru unibertsitate bazkideen programa akademikoetan normalean lantzen ez diren gaiak jorratzen ditu, eta, horrela, ikasleen kontzientzia eta itsas ingurumen-arazoei buruzko ezagutza hobetzen ditu, eta, aldi berean, trebetasun praktiko batzuk eskaintzen ditu laborategian eta zelai lanen prestakuntzan zehar.

GIHak lortzen laguntzea → MET ikastaroak ozeanoekin erlazionatutako GIHak bereziki jorratzen ditu, eta identifikatzen dituen bereizgarri irekia (open badge) lortzen dute ikasleek. 2024an, Italiako Erasmus Agentzia Nazionalak MET aintzatetzi zuen ingurumen-iraunkortasunerako hezkuntzan praktika onen adibide gisa.

Nazioen arteko lankidetzak sendotu/sortu, ozeano-zientzien erabiltzaileak barne → MET ikastaroa nazioartekoa da eta gutxienez 3 herrialdetako irakasle eta ikasleak hartzen ditu parte. Hiru edizioetan 80 ikasle baino gehiagok eta 15 irakasle eta ikertzailek hartu dute parte.