Eduki publikatzailea

Erasmus Mundus Joint Master Degree in Environmental Contamination and Toxicology (ECT+) programaren hirugarren promozioaren Graduazioa

Lehenengo argitaratze data: 2024/07/24

ECT Graduazioa

Nazioarteko EMJMD ECT+ programak hirugarren promozioko (2022-2024) graduazioa ospatu zuen uztailaren 19an Plentziako Itsas Estazioan (PiE). 18 nazionalitate eta 4 kontinenteetako 34 ikasle etorri ziren Plentziara master lanak defendatzera. Astebetez, azken sei hilabeteetan burututako proiektuak aurkeztu zituzten ikasleek. Ebaluazio-epaimahaietan 30 irakasle, ikertzaile eta profesional baino gehiagok hartu dute parte. Ekitaldian masterreko sei unibertsitateetako (U. Bordeaux, UPPA, U Liege, U Porto, NTNU eta UPV/EHU) eta asoziaturiko erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. Amaierako hitzaldia Christophe Minier (U Le Havre – Normandie) irakasleak eman zuen, Frantziako Uraren eta Uretako Inguruneko Agentzia Nazionaleko aholkularia. Bere lan zientifikoa gizakien eta animalien populazioen disrupzio endokrinoaren ondorioen arloan ezaguna da. Ekitaldian, EACEAren azken ebazpena paraleloki ospatu zen, datozen sei urteetarako Erasmus Mundus ECT+ One Health proiektu berria aukeratzearen berri bikainarekin.

Zorionak tituludun berri guztiei eta ECT+ Partzuergoari!