“Hondakinen Birziklapena eta Balorizazioa” ikerketa-lerroko kideek idazketa-materialaren hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak ezartzea bultzatu dute Bilboko Ingeniaritza Eskolako eraikinetan
Lehenengo argitaratze data: 2022/11/18
Noelia Fundazioarekin elkarlanean egindako kanpaina da, Kolageno VI-aren urritasunagatik sortutako Muskulu Distrofia duten pertsonak eta familiak ordezkatu eta batzen dituen erakunde ofiziala. Fundación Noelia erakundeak Espainiako eta nazioarteko ikerlariekin elkarlan zuzena egiten du, gaixotasunaren ezagutza handitu eta tratamendu bat garatzeko ikerketa bideak sustatu eta finanzatzeko helburuarekin. Erabilitako idazketa-materiala berziklatuz lortutako dirua Fundación Noeliak martxan dituen proiektuak aurrera ateratzeko erabiliko da.