ZIENTZIOMETRIA UNITATEA
Zerbitzuak
Halako unitateen helburua laguntza ematea da, datu eta emaitzak erdiesteko eta interpretatzeko, erabakiak hartzeko eta I+G+B jarduerak zuzentzeko eta gidatzeko tresnak sortzeko eta kudeatzeko.
Zuzentze lanerako laguntza
- Datu eta adierazle esanguratsuak aintzatestea erabakiak hartzeko garaian.
- Garatze plan berriak eta hausnarketa estrategikoak egiteko neurtze jarduerak zentralizatzea.
- Jarduketa eta funtzionamendu prozedurak kudeatzeko eta estandarizatzeko prozesuak identifikatzea.
- Ekoizpen zientifikoaren gordetegiak esplotatzea.
- Kalitate prozedurak eta prozesuak ezartzea, kanpoan ziurta edo ebalua daitezkeen arauen arabera (ISO 9001 araua edo EFQM eredua).
Teknologia plataformentzako eta ikerketa taldeentzako laguntza
- Balioa sortzea ikerkuntza kalitatea kudeatzeko tresnen bitartez.
- Enpresekin lan egiteko eta harremanetan jartzeko, eta enpresen jarduerak laguntzeko eta haien zerbitzura jartzeko ildo nagusiak finkatzea.
Enpresa munduko I+G+B unitateentzako laguntza
- Produktuen eta prozesuen berrikuntzaren arloko aholkularitza, eta baita proiektuen bideragarritasunaren arlokoa ere (proiektuaren sorrera, garapen eta esplotazio prozesuan).
- Aldagaiei buruzko ideia eta analisien ekarpen bat egitea I+G+Bren adierazleak interpretatzeko orduan.
- Transferentzia teknologikoko adierazle berriak ateratzea.