DNA BANKUA
HERIOTZA ONDOKO DNA
- Zer da DNA?
- Zenbat irauten du DNAk?
- Zertarako gordetzen da DNA?
- Zer onura ditu familiarentzat?
- Zergatik gordetzen da DNA Biobanku batean?
- Eman beharreko pausoak
- Lege-bermeak
Zer da DNA?
Zelula zati bat da. Bertan jarraibideak daude organismoaren zelula bakoitzaren funtzionamendurako.
DNAk informazio genetikoa igortzen dio hurrengo belaunaldiari.
Gehiago ala gutxiago familia kide guztiek partekatzen dute.
Zenbat irauten du DNAk?
Pertsona baten DNA jaiotzaren aurretik dago, bizitza osoan irauten du eta heriotzaren ondoren ere hor jarraitzen du.
Zertarako gordetzen da DNA?
Heriotzaren ondoren DNAk irauten duen arren, behin gorpua ehortzita nekez lortzen da eta erraustuz gero ezin da lortu.
EHUren DNA Bankuak hildako pertsonaren DNA gorde dezake, familiak nahi duen arte.
Zer onura ditu familiarentzat?
Gaixotasun genetiko hereditarioak eta haien transmisio genealogikoa zehaztea.
Patologiak eta gaitzak prebenitzea.
Zenbait patologiari aurre egiteko botika egokienak zehaztea.
Senidetasun biologikoko gaiak argitzea (aitatasuna, amatasuna eta bestelako ahaidetasunak), esate baterako, abizen- eta herentzia-auzietarako.
Desagertutako senideak identifikatzea.
Arrisku handiko lanbideetan diharduten senideak identifikatzea istripuen eta hondamendien biktimak izan badira (lana atzerrian egiten dutenak, militarrak, suhiltzaileak, etab).
Historia genetikoa gordetzea.
Zergatik gordetzen da DNA Biobanku batean?
Bertan laginak baldintza egokietan egoten dira, zaintza zorrotza egiten zaie eta guztiz isilpean gordetzen dira. Horri esker, laborategian eginiko analisiek balio juridikoa dute auzietan ere.
Eman beharreko pausoak
Zerbitzua jasotzeko interesik baldin baduzu, honako pauso hauek eman behar dituzu:
Lege-bermeak
Datuak eta laginak Datuen Babeserako Legearen eta 202/2004ko Polizia Sanitarioaren Hileta Araudiaren mende daude.