DNA BANKUA
Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Genomika eta Proteomika Zerbitzu Nagusiaren DNA unitateak ikerkuntza oinarrizkoak eta aplikatuak bultzatzen ditu hainbat jakintza arlotan, hala nola Biomedikuntza Zientzietan, Biologian, Ingurumen eta Elikagaien Zientzietan. Horrez gain, Osasun Klinikoaren arloan zerbitzuak eskaintzeko laguntza ematen du.
Era berean, zerbitzu honetara, besteak beste, Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen ikertzaileak, EHUkoak ez diren ikertzaileak eta estatuko nahiz nazioarteko erakunde publiko eta pribatuetako ikertzaileak hurbiltzen dira.
DNA Bankuaren Unitateak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu honako xede honekin: ikertzaileen eskura jartzea hainbat iturritatik jasotako azido nukleikoen bildumak, batez ere, DNAkoak